Artxibak
2009/04/30
Euskal euro-herrialdearen alde
Sarkozy-k axaleko haustura bat proposatzen digu. Zentralismoaren aritik jarraitzen du 35 miliar euroko inbertsio batekin Pariseko garraio sistema berri batentzat. Bere nahikeria da Pariseko garapena azkartzea munduko hiri handienekin neurri berean izaiteko eta 20 urtez milio bat lanpostu berri sortuz. Hiri horren berezitasuna ahanzten du bere garapena sortu duelako Frantziako beste lurraldeen kontra. Frantses Estadoak hiri nagusiaren aldeko inbertsio politika jarraitzen du, Europa mailan dagoen desoreka berezi hori oraindik azkartuz.
2005eko Europako estatistiken arabera, Pariseko herrialdea Europako 6. lurralde aberatsena da biztanleen bakotxaren arabera 38 666€ko aberastasuna sortuz. Frantziako biztanleen %20a hor kokatzen da. Rhône-Alpes, Frantziako bigarren lurraldea 56. da, biztanle bakotxaren arabera 25 291€ aberastasuna sortuz, hirugarren Alzazia, 75. biztanle bakotxaren arabera 23 619€ sortuz. Pariseko herrialdean dagoen ahalbide eta podereen metaketa handiegia beste lurraldeak beren giza ahaletaz hustu ditu. Frantses arduradun politikoak egun batez kuraia aski ukanen dutea ezberdintasuna sortzen duen eredu historiko hori zalantzan ezartzeko egiazko haustura bat eginez ?
EAJ-PNBk eredu horren baztertzea proposatzen du Europa batu bat sortuz herrialde azkarrekin, gaur hor sortzen baita egiazko garapen ekonomikoa. Europako Batasunak herrialdeen aldeko politika azkartu behar du, gaur bere aurrekontuaren %25ekoa bada ere, egiazko euskal euro herrialde bat sortuz, gure garapenarako ezinbesteko maila.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09