Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/05/29

Izaskun Bilbao Euskadi Europa-rekin

Ekaineko Lema salgai da, atzoz geroztik, Europako hauteskundeak gai nagusi bezala. Izaskun Bilbao eta Jean Tellechea, "Euskadi Europa"ren zerrendaburuaren elgarretaratzeak, Hego eta Iparraldeko Euskaldunen elgarren harremana erakusten digute, euskal euro-herrialde konkretu baten gauzatzeko, elgarren arteko egitasmoak bultzatuz Europaren laguntzarekin.

rss Ezagutzera eman
Kanpaina, afitxekin, 10 000 eskupaperen banatzearekin, gutun igortzerekin, e-mail-ekin, Alderdiaren blog berriarekin eta komunikabideen bidez garatzen da. Lehen emaitza : 100 bat baino gehiago sustengu publiko, horietan, 6 auzapez. Ibarretxe jaunak politika uzten badu ere, berak ukan duen eragina emaitza berri horretan agurtzekoa da ere. Bere politikaren emaitza baikorrak EAJ-PNBren onarpena Iparraldean azkartu du.

Geroari begira, abertzaletasun instituzional baten azkartzea beti bezain beharrezkoa agertzen da. Caroline Philipps, Garapen Kontseiluko Lehendakari ordeak segurtatzen du Iparraldeko erakunde baten eskakizuna muturkeriari lotua dela oraindik Parisen. Iparraldeak dekrispatzen duen abertzalismo bat behar du.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP