Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/06/03

Elgarrekin euskal euroherrialdea eraikitzeko

Euskal euroherrialdea biziko da Euskaldunak horrela nahi badute. Jean Tellechea eta Izaskun Bilbao, Hego eta Iparraldeko EAJ-PNBren hautagaiek argiki erakutsi dute elgarrekin lan egiteko asmoa eta beharra biharko Euskadi eraikitzeko.

rss Ezagutzera eman
Jean Tellechea-ren arabera : « euskal euroherrialde baten sortzeak biztanleen eguneroko bizia hobe lezake, lan bilatzean, goi mailako hezkuntzan, garapen ekonomiko politiketan, kulturaren bizitasunean denen zerbitzurako, euskararen irakaskuntza hobetzean ».

Izaskun Bilbaok orroitarazi du : « gaurko honetan, Euskadik, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak pertsona erkidegoa osatzen dugu, interesak eta kulturak bateratzen gaituen erkidegoa. Euroerregioa izateko baldintzak bateratzen gaituzten lurraldeak; era naturalean eta indar osoz, Europara begira dauden komunikazio eta aberastasun egitasmo handietan integratu ahal izateko ». Elgarrekilako harremanak azkartzeko beharrezkoa da « europar fondo gehiago, lankidetza hau diruz laguntzeko ».
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP