Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/08/31

Alderdi Eguna : herri bat martxan

Beste behin ere, Buruilaren azken igandean, aurten 27an, milaka Euskaldun Gasteizetik hurbil, Forondan bilduko dira Euzko Alderdi Jeltzalea – EAJ-PNBren batasuna aldarrikatzeko.

rss Ezagutzera eman
Alderdi Eguna : herri bat martxan

ARGAZKIA JAITSI

Egunaren zati ezberdinen aipatzea luzeegi litaike, goizeko mezatik, kultur animazionetarat, diskurtso politikoak, bezperan gazteen gaualdia, jokoak ... Azpimagarriena : bildu jendeen ainiztasuna : haurrak, heldugaiak, heldu gazteak, burrasoak, aitatxi ta amatxi ...

Euskal gizartearen zati guziak ordezkatuak dira. Umore ona, errezebitzearen berotasuna estonatzen dute lehen aldikotz etortzen diren jendeak, bereziki Iparraldetik. Zenbat gira ? 60 000 ? 80 000 ? 100 000 ? Gehiago ? Edozoin kasutan : bildu Euskaldunak Zazpiak Bat-en irudia dira. Naturalki, Iparraldea ongi ordezkatua izanen da : Donibane Lohitzune eta Hendaiako biltzarrek beren txozna atxikiko dute, Baionatik autobus bat abiatzen da igande goiz goizean. Alderdikideak, lagunak eta euskal aberrizaleak Forondako zelai erraldoiarat ekartzen ditu errezebitze bero batekin.

Egun hunkigarri hori ezagutu nahi baduzu, deitzen ahal duzue idazkaritzarat egun hortan parte hartzeko 05 59 46 15 34 zenbakia eginez.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP