Artxibak
2009/09/18
Izaskun Bilbaok ezetza eman dio Durao Barrosori Krisialdiaren sorburu eta hartu beharreko neurriekiko duen konpromisorik eza dela eta
Finantza merkatuak kontrolatzeko egitasmo argiekiko konpromisorik eza, ehun ekonomikoa birsortzeko europar egitasmorik kontuan ez hartzea eta Europar Batzordearen presidente berria den Jose Manuel Durao Barrosok europar eraikuntzari ekiteko orduan, erregioen ahotsari zor zaion begirunearen inguruan mantentzen duen epelkeria izan dira EAJ-PNBren eurolegebiltzarkideak eman dituen arrazoi nagusiak Barrosori ezetza emateko orduan. Hala azaldu du Estrasburgon Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak.
Euro-ganberako osoko bilkurak Europar Batzordearen presidentea aukeratzeko bozketa gauzatu du. Astetako negoziaketaren ostean EAJ-PNB alderdiak ikusi du funtsezko hiru eskariri ez zaiela behar besteko arreta eman. EAJ-PNBren eurolegebiltzarkideak aditzera eman duenez agian hori izan da aurreko legegintzaldirako baino aldeko 31 boto gutxiago jaso izanaren arrazoia. Horrekin batera, abstentzioa ere hazi da.
Bilbao Barandicak aipatu duen lehen arrazoia da Europa mailan finantza merkatuak era garden eta zorrotzean arautzeko dagoen beharra, bizi dugun krisialdiak eragin dituen arazoak ekidite aldera. Halaber,EAJ-PNBk ez du ondo hartu Barrosok aurreko legegintzaldian berpizte ekonomikorako egitasmorik martxan jarri ez izana. Azkenik, Izaskun Bilbaok azpimarratu du ez dela EAJ.PNBren gustukoa izan Barrosok Europaren eraikuntzan erregioak integratzearen inguruan egiten duen kudeaketa eskasa.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09