2009ko Alderdi Egunaren karietan, hurrengo Buruilaren 27an, EAJ-PNBk bere sartze politikoa egin du atzo lelo arrunt batekin : geroa gure gain har dezagun. Alabainan, gaurko Frantses Estadoaren lehentasuna gero ta gehiago hirigune nagusien sustengatzea da eta urrun diren herriak ahanztea." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/09/24

Geroa gure gain



2009ko Alderdi Egunaren karietan, hurrengo Buruilaren 27an, EAJ-PNBk bere sartze politikoa egin du atzo lelo arrunt batekin : geroa gure gain har dezagun. Alabainan, gaurko Frantses Estadoaren lehentasuna gero ta gehiago hirigune nagusien sustengatzea da eta urrun diren herriak ahanztea.

rss Ezagutzera eman
Geroa gure gain

ARGAZKIA JAITSI

Gaurko krisialdi ekonomikoaren egoeran, Frantses Estadoak ez du kasik deusik aurreikusi Iparraldeko proiektu berrien sustengatzeko. Alta, hemen lurralde proiektu bat pentsatua izan da gizartearen eragile eta hautetsien artean. Hori da Euskal Herria 2020ko 34 programak. Egoera horretan, EAJ-PNBk bere galdea berresten du : Euskal herria 2020ko lurralde proiektua azkartzea lasterrago gauzatuz, ekonomia, zozial, kultur eta ingurumen arloetan diren proiektuak lasterrago obratzeko.


Geroari begira, gure erabakien hartzeko gaitasuna eskuratu behar dugu. Beraz, Frantses tokiko lurralde erakundeen erreformaren karietan, EAJ-PNBk 2002ko proposamen instituzionala gaurkoturik aurkeztuko du udazken honetan. Proiektu hau Batera plataformak bultzatu herri kontsultarekin osagarria da. Euskal Herriko Lurralde Erakunde berezi horren bidez, Iparraldea onarturik izanen da eta biztanleen eguneroko bizi galdei erantzuteko gai izanen da.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP