Artxibak
2009/09/29
Euskararen aldeko lankidetza berri batentzat
Eusko Jaurlaritzak orain arte euskararen bultzatzeko hitzarmenak izenpetu ditu Nafarroako gobernua eta Iparraldean, Euskararen Erakunde Publikoarekin. Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNBko taldeak, gaur, ekimen berri bat aurkeztu du erakunde honen mahaiari. Hala laburzki proposamena :
« Eusko Legebiltzarrak honako hau eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari :
1- Euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntzen arteko bizikidetza ahalik eta orekatuena pixkanaka eraikitzeko helburuarekin, Eusko hizkuntza politika gaietan Euskal Autonomia Erkidegoaren, Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren artean lankidetza sendotzeko bidea egin dezala, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren Lankidetza-Hitzarmen bakarra sinatzeko urratsak eman ditzala.
2- Lankidetza-Hitzarmen horren araberako elkarlana hiru herri-erakundeen erabaki-autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetatuz burutu beharko da, eta lankidetza-gaiak zehazterakoan, erreferentzia moduan, Eskualdeetako edo Eremu urriko Hizkuntzen Europako Itunean ezarritako esparruak hartuko dira kontuan.
3- Lankidetza-Hitzarmenaren garapen eta jarraipenerako batzordea osatuko da, bertan Hitzarmenaren sinatzaile diren hiru lurraldeetako herri-erakundeek parte hartuko dutelarik. »
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09