Artxibak
2009/10/22
Deiadar plataformaren manifestazioari sustengua
EAJ-PNBk sustengu osoa emaiten dio urriaren 24an larunbatean, Baionan, Deiadar-en plataformak deitzen duen manifestaldirat. Euskara beste hizkuntz guttietsiak bezala egiazko estatutu legala ukan behar du : koofizializazioa. Oraiko itxurazko onarpen sinbolikotik egiazko babespen legalarat pasatu behar da.
Ko-ofizializazioaren ondorioa da euskararen berdintasuna frantsesarekin bizi publikoan. Horrek erran nahi du euskaraz hitz egiteko hizlari euskaldunaren oinarrizko eskubidearen onarpena segurtatzea esparru publikoan. Nazioarteko eta Europako legediak eskubide horren alde jokatzea berresten du. Frantzia herri gibelenetarik bat da mail hortan. Onarpen ofiziala ezinbestekoa da hizkuntz berreskurapenarentzat.
Orain, aintzinamenduak badira ere, oraiko hizkuntz politika oso ahula da. Euskararen aldeko Erakunde Publikoa tresna berri oso mugatua da bere eskumen eta ahalekin. Diruztatze publikoen zaintze tresna da ere orokorki dirulaguntza publikoak ez direlarik handitzen. Konpareketen egiteko, Eusko Jaurlaritzak urtero 50€ pertsonaka inbertitzen du Erakunde Publikoak urtero 6€ pertsonaka inbertitzen duelarik. Helburu bat behar izan behar da : euskaraz eguneroko hizkuntz bizia bilaka dadin beharrezko ahalekin.
Horretarako, EAJ-PNBk Iparraldeko Lurralde Erakundea aldarrikatzen du eskumen osoekin hizkuntz politikari buruz. Osoko ekintza publikoa egiten ahalko da tokiko bizi eremu guzietan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09