Artxibak
2009/12/07
Zoin euro-eskualde ?
Patxi Lopez eta Alain Rousset Eusko Autonomi Erkidego eta Akitania Herrialdearen Lehendakariek euro-eskualde bateratu baten eraikuntza aipatu dute. Lankidetza egitura iraunkor bat da gai nagusi batzu defenditzeko.
Beren helburua da elgarrekin lan egitea turismo azpiegitur bezalako gaietan. Ekimen hau herrialdeen arteko lankidetza prozesu baten jarraipena da EAJ-PNBk kudeatu dituen gobernu ezberdinak bultzaturik. Bainan, egitura berri hau presio behar bati ihardesten du bakarrik.
Lobbying euro-eskualde bat
Elgarrekin izan, azkarrago lan egin Ekialderat begiratzen duen Europar Batasunak Atlantika guneko lurraldeetaz interesa dadin gehiago. Logika hori ulertgarria da. Ondorio baikorrak itxarotuak dira, politika, ekonomia, zozial mailetan. EAJ-PNBk ere bat egiten du norabide hortan. Euro-eskualde hori beharrezkoa ote dea halarik ere Atlantika guneko Eskualdeak antolatuak direlarik presio talde berezi bat bezala ? Nola kokatuko da euro-eskualde konferentziarekin antolatua Hegoaldeko eta Iparraldeko erakunde publikoekin ?
Euro-eskualde humano bat
Gure ustez, euro-eskualdeak Europar herritarren komunitatea lehen lehenik unkitu behar du hizkuntz eta kultur batasun bat dutelarik onartarazteko eta zaintzeko. Nortasun kolektiko hori onartua eta zaindua da Europar eta nazioarteko legedian. Hemen, Iparraldeko eta Hegoaldeko kasua da. Bi urrats osagarriak dira : Europar lurraldeen interesak zaintzea eta komunitate humano baten onarpena. Akitania eta Euskadiren arteko mugazgaindiko lankidetzak kultur eta hizkuntz hurbiltasun hori erakusten du. Mugazgaindiko proiektu nagusien oinarrian da. Euro-eskualdearen garapena eta Iparraldeko Lurralde Erakundearen sortzea eraiki behar den egiazko euskal euro-eskualde baten pizgarriak dira.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09