Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/02/02

EAJ-PNB Eskualde hauteskundeetan

Martxoko Eskualde hauteskundeek UMP eta frantses ezkerraren arteko betiko lehia izanen da. Zer bilakatzen da Iparraldea Akitaniako « buruzagien borrokan » gure lurraldea nahasia delarik 10 aldiz handiago den hautes eremu batean ?

rss Ezagutzera eman
Lurralde erreformaren bezperan, desentralizazioaren gibelapen batekin, gure demografiaren bilakaera kezkagarriarekin, egiazko konzertaziorik ez delarik gure azpiegituren proiektu handiei buruz edo tokiko zerbitzu publikoen beharrei buruz, ezinbestekoa da Iparraldeak bere boza entzunaraz dezan. Horretarako, bozkatze moldea ezin ulertgarria bada ere, lurralde ttipien eta tokiko mugimendu politikoak baztertzeko, EAJ-PNBk bere hautagaitza aurkeztea erabaki du hurrengo Martxoaren 14ko Eskualde hauteskundeei begira.

Urrats politiko eta humano handia da. Ordaindu behar den prezioa da Iparraldeko biztanleek bainan ere bearnes auzoak eta tokiko demokraziazale, nortasun eta lurraldeen ainiztasunaren aldekoek beren boza entzunaraz dezaten. Joan den Ekainean, Euskadi Europan zerrendak ukan duen oihartzun baikorraren ondotik, bainan ere egunero ukaiten ditugun sustenguekin, gure hautua baieztatzen dute. EAJ-PNB, leiala bere engaiamendu demokrata, abertzale, zentrista eta europazalearekin, emazte eta gizon batzu aukezten ditu, harro Iparraldeko Lurralde Elkargo eta euskal euro-herrialde baten sortzearen alde jokatzea eta lehentasuna emanez gure lurraldearen garapenari.

EAJ-PNBren hautagaitzak aurpegi eta boz bat emanen du, nortasuna eta ainiztasunarena, gure Iparraldeari. EAJ-PNBren hautagaitza hau publikoki aurkeztua izanen da Otsailaren 13an, larunbatean.

Euskadi gure geroa baita !
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP