Artxibak
2010/02/16
Bai euskal lurraldeari !
EAJ-PNBk Euskadi Europan zerrenda aurkeztu du larunbatean martxoko 14 eta 21eko eskualde hauteskundeei begira. Jean Tellechea, industri zuzendaria eta Urruñako herri kontseilariak “Euskadi Europan “ zerrenda kudeatuko du Europako hauteskundeen dinamikan eta euskal euro-herrialde baten eraikitzeko beharrean.
Jean Tellechea-k damugarri atzemaiten du “ eguneroko erabaki guneen urruntzea. Iparraldeak erabaki behar ditu orientabide eta inbertzioak nahi duen gizartea eraikitzeko. Euskadi Europan-ek hautagaiak aurkeztu behar ditu Akitaniako Eskualde Kontseiluan ”.
Lehenik eraiki behar da. “ Euskadi Europan proposamen indarra izan behar da ; hauteskunde horientzat instituzio eta gizarte proiektuak aurkezten ditu ” “ ohartzen bagira ere Iparraldea ez dela Eskualde Kontseiluaren griña ”.
Adibidez, “ garapen ekonomikoari begira, Akitaniako lekiakortasun poloak ez dira batere Iparraldeko gune azkarrenak : lazerra, itsas pinoa eta agromedizina ez dute batere edo gutti unkituko Iparraldea. Aeronotika bakarrik bizirik da gure lurraldean ; hori da ere larrienik unkitua krisiarekin. Iparraldeko Hegoko Herri Elkargoak ikerketa estrategikoa eraman du jakitzeko zoin ziren zaindu eta garatu behar ziren sailak : nautismoa, iharduerak janarian, eko-eraikitzeak. Euskadi Europan-en proposatzen du Iparraldeko garapen ekonomikoaren agentzia batek defini eta lan egin dezan sail indartsuetan.”
“ Euskadi Europan-ek Iparraldeko Lurralde Erakunde berezi bat proposatzen du Iparraldeak bere geroa erabaki dezan esparru konstituzional errealista batean”. Erabaki podere huts hau zinez kaltegarria da LGV dozierran. “ Europako azpiegitur proiektu hori garrantzitsua, ibiltze, ingurumen eta garapenarentzat demokraziaren oinarrizko araudiak ez ditu errespetatzen. Iparraldea, bere biztanleak eta bere hautetsiak mespretxu handienean tratatuak dira ”.
Euskadi Europan bozkatzea, da : “ euskal boz bat emaitea hauteskunde horietan, eskualde hautetsiei orroitaraztea gure behar bereziak, parte hartu Iparraldeko Lurralde Elkargo baten sortzean tokiko poderea indartzeko ”.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09