Artxibak
2010/03/16
Iñigo Urkullu : « ongi izaitea, autogobernuarekin dator »
Iñigo Urkullu, EAJ-PNBko Euzkadi Buru Batzarreko Lehendakaria, goiz huntan, Donibane Lohitzuneko batzokian zegoen, azken eskualde hauteskundeen emaitzak aipatzeko. Berarekin zegoen Iñaki Ibarloza, IBBko burukidea, Jean Tellechea, « Euskadi Europan »eko zerrendaburua , Maitena Ugarte, « Euskadi Europan »eko bigarrena eta Gaxuxa Elhorga, Donibane Lohitzuneko herri kontseilaria.
Iñigo Urkullu-k adierazi du : « oso pozik gira Iparraldean EAJ-PNBk lortu dituen emaitzekin. % 6,11aren emaitza, ttipia agertzen ahal bada ere, badakigu zoin baldintza zailetan lan egiten duen Iparraldeko Herrialde Erakundeak. Emaitza hau itxaropena emaiten du. Hainbat urteetan, Iparraldeko Herrialde Erakundeak eramaiten duen lana, orain lehen ondorioak ekartzen ditu. »
Giza eskubideen errespetua, ezinbesteko baldintza bat
Iñigo Urkulluk proiektu jeltzalearen oinarriak orroitarazi ditu : « giza eskubide guzien errespetua bortitzkeri mota guziak kondenatuz eta proiektu baten aintzinaraztzea autogobernuari lotua : tokiko podere indartsu baten izaiteak hurbiltasuna eta biztanleen arazoen ezagutza ona, eguneroko bizia hobetzeko. »
Euskadiko biztanleen interesak defenditu
Jean Tellechea-k Euskadi Europan-entzat bozkatu dutenak eskertu ditu. « Euskadi Europan »eko zerrendaburuak EAJ-PNBren lehentasunak orroitarazi ditu : Euskadiko biztanleen interesak defenditu idekidura izpirituarekin. Proiektu berezi bat defenditu dugu eta proposamen lanjeros edo errealitatetik urrunegi direnak salatu. Batzuk arno saila modu urgentean salbatu nahi dute, Akitanian. Arras ongi ! Bainan ez hitz bat ere beren programan behi esne sailari buruz. Beste batzuk « Akitania » labela defenditzen dute lehia zuzenean sartuz Garapen Kontseiluaren « Euskal Herria » sormarkarekin. » Bigarren itzulirako, « zerrenda bakotxen proposamenak aztertuko ditugu. Gure proposamenak nahi badituzte hartu, hainbat hobe Iparraldearentzat. Hautesleei helaraziko diegu gure azterketak bakotxak eginen dituen proposamenei buruz.Ez dugu boto konsiñarik eginen. Hautesle bakotxa bere botoaren jabe da ».
Maitena Ugarte, « Euskadi Europan »eko zerrendaren bigarrenak orroitarazi du : « Iparraldeko Lurralde Elkargoaren proiektuaren promozioa jarraitzearen beharra. » Iparraldeari egokitu autogobernuaren bidea.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09