Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/03/19

Bi itzulien arteko azterketa

2010eko Akitaniako Eskualde hauteskundeen bi itzulien arteko eztabaidak ez du tokirik utzi Iparraldeari. 3 hautagai zerrendei, Euskadi Europan-ek eskaini duen proposamen publikoaren ondotik, hala nola, bere programaren pundu nagusiak : 

rss Ezagutzera eman
- tokiko podere baten azkartzea Iparraldeko lurralde Elkargoaren sortzearekin

- Euskal euro eskualde baten sortzea Iparralde, Eusko Autonomi Erkidego eta Nafarroako foru Aldundiaren artean, Akitaniari eta Pirineoko lurraldei idekia

- Iparraldeko Ekonomi Agentziaren sortzea gure lurraldearen politika ekonomikoen koordinatzeko

- Okzitan eta euskal hizkuntzei eskualde estatutu baten eskaintzea esperimentazio bideari esker,

Euskadi Europan zerrendak hauteslei ezagutarazten diegu Alderdi Zozialistak eta Force Aquitaine Alderdiak gure deiari ez dutela erantzun.

Euskadi Europan zerrendak hauteslei ezagutarazten diegu Alain Lamassouren bidez, UMP zerrendak harreman bat hartu duela. Lamassoure jauna eskertzen dugu adierazi sustengua moralarentzat bainan zoritxarrez aipatu gaiei buruz, UMP zerrendaren engaiamendu gabezia nabermentzekoa da.

Igandean, hautesleak beren iritziaren arabera bozkatzea gomitatzen ditugu. EAJ-PNBk eta Euskadi Europan-ek beren eginbidea jarraitzen dute, Iparraldeko interesetan eta balore humanista, demokratiko, abertzale eta europarren errespetuan.

 
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP