Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/04/13

Urkullu: ´ Ezinbestekoa da Estatuak, bidegabekeria honek eragin dituen ondorioak, konpontzea ´

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Sabin Etxean zorion mezua adierazi die "Egunkaria"ren bost arduradun nagusiei, ETAren aginduetara lan egiteaz eta " Egunkaria" egunerokoa ETAren zerbitzura jarri izanaz absolbituak izan direlako.

rss Ezagutzera eman
Urkulluren ustez, " hiritar guzti-guztiekin, eta ez soilik euskal hiritarrekin  partekatzen dugun poza erakutsi nahi dugu.  Denen artean bizi izan baikenuen "Dena da ETA" estrategiaren menpeko motibazio politikoan sortu zen prozesua, aldi politiko zehatz batean bultzatua izan zena eta salatzaile zehatz batzuek eraginda".

"Atsegin honek, dena den, ezin ditu gai honen inguruan gertatutakoaren  gaineko gure  arbuio eta kezka ezabatu: komunikabide bat itxia izan da, langile guztientzako ondorioak, tortura salaketak, adierazpen askatasunari ezarri zaion zentsura, salaketaren eragileak, fiskaliak atzera egitea, zazpi urteko prozesua.........Eta hau guztia estatu demokratikoan gertatu da " gaineratu du.

Buruzagi abertzalearen ustez, " guztiz onartezina da estatu demokratiko bateko justizi sistemak tamaina horretako ondorioak eragiteak eta instrukzioa baino lehenago ere ebazpena ematea ahalbidetzea ".

" Esandakoaren ondorio gisa adierazten dugu ezinbestekoa dela Estatuak bidegabekeria honek esparru pertsonal, sozial eta ekonomikoan eragin dituen ondorioak konpontzea. Ez dute gutxiago merezi epaituek eta " Egunkaria"ko langile guztiek ".
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP