" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/05/05

EBB: ´Manipulatu egin dira GBBren presidentearen adierazpenak´

Hainbat komunikabidetan, euskal ekonomiak esportazio arloan duen erronkaren inguruan Joseba Egibarrek ustez esandako hitzak agertu direla  ikusirik, Euzkadi Buru Batzarrak honakoa adierazi nahi du, "Asmorik okerrenarekin manipulatu egin dira atzokoan GBBren presidenteak egindako adierazpenak.

rss Ezagutzera eman
EBB: ´Manipulatu egin dira GBBren presidentearen adierazpenak´

ARGAZKIA JAITSI

Horregatik, ezer baino lehenago, Euzko Alderdi Jeltzaleak Joseba Egibarren ahoan jarri diren informazioak zuzentzea exijitzen du, faltsua baita Joseba Egibarrek  euskal enpresei "Espainian ez saltzeko" eskakizuna egin dielako adierazpena. Adierazpen hauek ez ziren egin. Halaber, guztiz faltsua da eskari hau erabakitzeko eskubidearen onarpenik ezarekin lotu dela esatea".

Euskal ekonomia halabeharrez nazioartera zabaldu behar izatearen inguruan, EBBk honakoa adierazi nahi du: " Standard & Poor´s-ek Nafarroaren inguruan egin dituen balorazioak kontuan harturik, Espainiak nozitzen duen ahultasun ekonomiko honetan, euskal enpresek esportatzeko ahaleginak bikoiztu beharko lituzkete eta euskal enpresa sektorearen garapena bermatzeko merkatuak bilatu beharko lituzke ".

Hori dela eta, EBBk azpimarratu du " betidanik defendatu izan duguna berretsi nahi dugu, hau da, ezinbestekoa dela euskal enpresak nazioartean kokatzeko prozesuari jarraipena ematea. Lopez Lehendakariaren Gobernuaren eraginez geldotu den prozesua. Euskal enpresa sektorearen etorkizuna jokoan dago kanpoaldean ere, eta Europa, Asia, Amerika eta Afrikan saltzeko izan dezakegun  gaitasunaren arabera ".

"Honakoak dira, atzokoan EAJ-PNVren GBBren presidente den Joseba Egibarrek Donostian egin zituen adierazpenekin bat datozen hausnarketak".
Azkeneko euskal gobernuen lan sendoari esker, euskal diru publikoak mail onean dira. Standard and Poor's euskal erakundeak arras ongi baloratzen ditu, kasik mail gorenean AAArekin. Bainan, ez EAJ-PNBk, ez eta Joseba Egibar-ek ere Espaniako krisialdi ekonomiko eta finantziero larriago bat nahi dute.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP