Artxibak
2010/05/20
Belokik, inbertsioen murrizketagatik kezkatuta, Sustapen Ministroak AHTren inguruko informazioa eman ez izana gaitzetsi du
José Ramón Beloki Euzko Abertzaleak taldearen diputatuak bere "kezka" agertu berri du José Blanco Sustapen Ministroak inbertsioen murrizketa iragarri duelako "Autonomia Erkidego guztietan eta lan publiko guztietan". Bereziki, kezkatuta agertu da "AHTren lanen atzerapenaren eta bide zatiak egiteko lanen hasieraren inguruan "
Diputatu jeltzaleak adierazi duenez " beldurrak eta mesfidantza gureak dira, baina hiritar eta enpresariena ere ", ez baitakite zer nolako eragina izango ote duen honek Abiadura Handiko Trenak Euskadin duen ibilbidean. Hori dela eta, José Ramón Belokik José Blancori eskatu dio " argi hitz egin dezala" eta "esan dezala Gobernuak krisia baino lehenago aurreikusi zuen inbertsioa bertan behera utziko ote duten ".
Nazioarte mailan diren azpiegiturak Español Estaduaren menpe dira. Hala nola, Bilboko aireportua, edo Abiadura Handiko Trena. Pratikan, 80 hamarkadan, EAJ-PNBk kudeatu euskal gobernuak edo Eusko Jaurlaritzak, " euskal Ya" proiektua martxan jarri zuen. Geroztik bururatu ezin negoziaketak ditu Estado españolarekin. Azkenean, duela urte batzu, akordio bat pasatu zen. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du "euskal Y "aren diruztatze zati bat, aintzinatu diru hori kenduz Estado Españolari zor zaion diruan edo "Cupo"a. Gaur, berriro, Estado Españolaren hitza kolokan da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09