Artxibak
2010/06/24
Euskal Taldeak kongresuaren babesa lortu du ´abian dauden abiadura handiko Pirinioetako loturak amaitzeko´
Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan erdibideko zuzenketa bat sinatu du -Kataluniako Taldearen (CIU) Mozioari zuzenduta, gobernuak datozen urteotan lehenetsiko dituen azpiegituren inbertsioak zehazteko beharrari buruz-. Bertan, "abian dauden abiadura handiko Pirinioetako loturak amaitzeari lehentasuna" ematea lortu du.
José Ramón Beloki diputatu jeltzale eta Sustapen Batzordeko bozeramaileak Ganberako Osoko Bilkuraren gehiengoak berretsiko duen akordio hori ospatu du, izan ere, adierazi duenaren arabera " oso garrantzitsua da 14 urte baino gehiago eratuta egon diren ardatzekiko -ardatz atlantikoarekiko, adibidez,- konpromisoa berrindartzea " eta ondoren " ardatz berriak sartu behar badira, sar daitezela, baina dagoeneko lehentasunezkotzat jo direnak ez daitezela desagertu " adierazi du.
Bestalde, Josu Erkoreka Euskal Taldearen bozeramaileak ere gai hau aipatu du Osoko Bilkuran egindako hitzaldian. Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio " trenbide-ardatz atlantikoarekiko duen jarrera argitu dezan " eztabaidan zehar "ardatz mediterraneoarekiko duen konpromisoa eta sustapenerako beharra bakarrik aipatu ditu ".
Par ailleurs, le porte-parole du Groupe basque, Josu Erkoreka, s'est également positionné sur cette question, durant son intervention en Assemblée Pleinière. Il a demandé au président du Gouvernement espagnol qu'il " éclaire son positionnement relatif à l'Axe ferroviaire Atlantique " parce que, durant le débat " il s'est uniquement engagé à impulser l'Axe Méditerranéen ".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09