Artxibak
2010/09/06
Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor . ETAk bakea zor dio euskal gizarteari.
Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor . ETAk bakea zor dio euskal gizarteari. ETAren komunikatua ez da izan euskal gizarteari zor diona; ez da izan euskal gizarteak espero duena eta ez da oraindik ere itxaroten dagoena.
EAJren ustetan, prosa nahasiaren atzean, ETAren adierazpenak ezkutatu egiten du bere porrota onartzeko duen gaitasunik eza. Aspalditik daki defendatzea bilatzen duen Euskal Herriak lepoa eman diola.
ETAk adierazi egin du " duela hilabete batzuk eraso ekimen armatuak ez gauzatzeko erabakia hartu zuela ". Erabaki honek sinesgarria izateko, biolentzia behin betiko uztea behar du.
Argi daukagu euskal hiritargoak eta batez ere ETAren mehatxu zuzena nozitzen dutenek nolabaiteko lasaitasuna sentitu dutela. Baina ez da zuzena, halako adierazpen honek sortarazten duen anbiguotasunarekin jolastea eta aldi berean arriskuaren eta kontrako zentzuan suposatzen duen interpretazioaren gainetik egitea. Ilusio hau ezin da urratua izan, aurrekoetan gertatu izan den moduan.
Euskal gizarteak ETArengandik espero duen iragarpena, armak behin betiko uztea da. Eraso ekimenei amaiera ematea eta kontzeptuan defentsarako diren ekimenei amaiera ematea, hau da, balizko helburuen inguruko informazio lanak, hornikuntza lanak, estortsio gutunak, mehatxuak, kale borroka...
Bere buruari ezker abertzalea deitzen dionak azken urte honetan euskal gizarteari eta hainbat gizarte eragileri adierazi dizkion hausnarketak, ETAren aurrean egindako adierazpenaren bidez praktikan jartzeko aukera du orain; eta horrela, atzera ezina izan daitezen bide politiko eta demokratiko hutsen alde egindako apustua, eta ETAren bakardade absolutua.
EAJk guztiz arbuiatzen du bere buruari ezker abertzalea deritzonak berak egin zuen "Anoetako Adierazpena" eman zen garaira itzultzeko atzera pausua, eta ETA erakundeari adierazi nahi dio ez dagoela tutoretza politikorik onartzerik. Euskadiren etorkizuna euskal gizartearen eskuetan eta ordezkaritza demokratikorako bideen bidez aukeratutako ordezkarien eskuetan egon behar da. Sentsibilitate ideologiko guztiek parte hartu ahal dute eta parte hartu behar dute bide honetan. EAJk denekin lankidetzan jarduteko borondatea eskaintzen du, guztion artean bakean eta askatasunean biziko den Euskadiren alde lan egiteko.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09