Artxibak
2010/10/04
Sasi guztien gainetik
EAJ-PNBk bere sartze politikoa abiatu du Alderdi Egunarekin. Txaro Goikolea, Ipar Buru Batzarreko Lehendakariak azpimarratu duen bezala : « guretzat, elgarretaratze paregabea da anaitasun giroan. Handik indarrak beterik etortzen gira ».
Aurtengoa, berritasun aipagarri bat zaukan guretzat : « lehen aldikotz, Iparraldea ordezkatua izan da hitzaldien denboran, Lorea Ugarte-rekin ». Pesta giroa apartez, Txaro Goikolea-k orroitarazi du ere “ sasi guztien gainetik, 20 urteko errebendikazio ondoren, gure Alderdiak, azkenean, enpleguen politika aktiboen transferentzia lortu du. Espaniako Erkidego bakarra zen transferentzia hori etzuena. Horrek erran nahi du Eusko Jaurlaritzak politika eraginkorragoak eramaiten ahalko dituela, bereziki, tokiko langileen beharrei hobekiago erantzunez ”.
Zozialisten sustengua euskararen alde behera doa
Iparraldeari begira, Txaro Goikolea-k orroitarazi du ere : « Ibarretxe gobernuaren bidez, Iparraldeko ikastolek laguntza ezinbestekoa lortu zuten. Guretzat, Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioak garatzen duen murgiltze eredua premiazkoa da euskararen berreskurapenean. Gaur zozialisten gobernuak laguntza horiek azkarki murrizten dituzte. 1 000 000€tik 400 000€rat pasatzen dira eta oraindik segurtasunik gabe. Beldur gira beren helburua dela laguntza hori osoki kentzea. Hori onartezina da eta salagarria ».
Iparraldeko Lurralde Erakundearen beharra geroa preparatzeko
Beñat Oteiza, EAJ-PNBko koordinatzaileak azpimarratu du « Hegoaldeko laguntza horien murrizketek ez dute kentzen hemen, Iparraldean, podere publikoek duten ardura nagusia, euskararen zaintzeko eta azkartzeko ». « Horretarako, ezinbestekoa da Iparraldeko Lurralde Erakunde baten eraikitzea Iparraldea onartua izan dadin, bainan ere, tresna eraginkor baten eraikitzea, adibidez, euskararentzat ». Gaur, Frantzia-ko ingurumen politikoa ezezkorra da, Tokiko Erakunde publikoen erreforma zentralizatzaile batekin. Erreforma horrekilan, tokiko Erakundeek poderea galduko dute, irabaziz ordez. Alderdi Egunaren karietan, Alderdi anai batzuk mozio bat izenpetu dugu, erreforma horren salatzeko. « Bainan, erreforma hori atzokoa da, gaurko mundua tokiko podereen indartzean baitan ». Beraz, Lurralde Erakundeen erreforma horrek ez du gero handirik izaiten ahal. Iparraldean, geroa, Lurralde Erakunde berezi batekin eginen da.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09