Artxibak
2010/10/25
Urkullu: “ Bizi dugun politika garai honek Iparralde eta Hegoalde uztartzeko aukera berri bat ematen digu ”
Gaur Donibane Lohitzuneko batzokiaren inaugurazioan EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, " gaur aurrera pauso berri bat ematen dugu Euskadiren ibilbidean. Batzoki berri honi esker, Euzko Alderdi Jeltzalea barrutik eta kanpotik berritzen da. Barrutik indartu egiten gara. Alderdikide askoren lanari esker Batzoki berria dugu, euskotar berri asko erakarriko duena ".
Urkulluren aburuz, " gizarteari ate berri bat irekitzen diogu. Iparraldeko gizarteak ate berri bat dauka hemen, Iparralde eta Euskadiren alde lana egiteko, gure hizkuntza, gure kultura, gure herria bultzatzeko. Hori da gure lehen helburua, gizarteari ate bat irekitzea. Batzoki hau hori da, ate zabal irekia, Iparralde eta Euskadiren alde elkarlana egiteko ".
" Batzokia gertuko helburu batekin irekitzen dugu. Lan asko daukagu aurrez-aurre, baina gaurko lehentasuna lurralde kolektibitatea lortzea da. Hau da gure epe laburreko helburua. Gure "errija" egiten jarraitzeko egun egin beharrekoa. Hau da egungo pausoa, pausoz pauso Euskadiren katea indartzen jarraitzeko. Euzko Alderdi Jeltzaleak argi erakutsi du bide malkarrak gainditzen jakin badakiela. Zergatik? Gure helburua eta nahia hemen dagoelako, hemen bakarrik dagoelako. Gure helburu eta nahi bakarra Iparralde da, Iparraldeko interesak defenditzea. Ibili dabilenak daki bidearen berri, eta Hegoaldeko bideak lagunduko digu Iparraldeko bidean aurrera egiten jarraitzea. Bide horretan gaur Batzoki honetan biltzen gara, arnasa hartu eta indar berriz aurrera jarraitzeko " gaineratu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09