Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/11/17

Urkulluk Van Rompuy-en aurrean aldarrikatu du EAJ-PNVren izaera europazalea

EBBren lehendakariak gaurkoan iragarri duenez EAJ-PNVren aldetik Herman Van Rompuy-i helaraziko zaio talde jeltzaleak Europaren alde egin izan duen ibilbidea egiaztatzeko agiri bilduma. Iñigo Urkulluren esanetan informazio hau bidaltzea izango da europar batzordearen presidente iraunkorrak telebista flamenkoari egin dizkion adierazpenei eman ahal zaien erantzunik onena. Rompuy-ek telebistan adierazi du ez duela Europaren eraikuntzaren aldeko den Alderdi abertzalerik ezagutzen.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbao Barandika EAJ-PNVren eurodiputatua izango da batzordearen presidente iraunkorrari " Europar eraikuntzan, alderdi abertzalea den aldetik Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa izan denaren testigantza "emateko ardura hartuko duena. " Inor izan bada prozesuaren hasieratik beretik eta nazio aldarrikapenetik abiatuta europar egitasmoaren aldeko ekarpena egin duena, hori da Euzko Alderdi Jeltzalea".

Iñigo Urkulluk informatu duenez Van Rompuy-I bidaliko zaion agiri multzoan dago Leire Arrietak " Europa Geltokia" izenburupean egindako doktorego tesia, honetan Euzko Alderdi Jeltzaleak Europaren eraikuntzan egin izan duen ibilbidea islatzen du. Era berean, europar batzordearen presidente iraunkorrak EAJ-PNVk europar eraikuntzari eginiko ekarpenen laburpena ere jasoko du. Agiri bi hauek Sabino Arana Fundazioak argitaratuak izan dira.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP