Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/11/29

Urkullu : ´ Emaitza hauek hausnarketa eragin beharko lukete Espainiar Estatuko alderdi biengan ´

EAJren EBBren presidente den Iñigo urkulluk ggaur Catalunyako herria zoriondu du; eta bereziki, "CiU alderdia eta Artur Mas- Generalitateko hurrengo President izango dena, bikainak izan direlako Catalunyako Parlament-erako hauteskundeetan atzokoan lortutako emaitzak". "Hala adierazi nien atzokoan Artur Mas eta Josep A. Duran i LLeida . Eta gaurko honetan, duela minutu batzuk ere zorion mezua adierazi diot Artur Masi, berarekin hitz egiteko izan dudan aukeran".

rss Ezagutzera eman

Urkulluk azaldu duenez gauza bat du argi eta garbi, "egitasmo politikoak gardentasunean, egian, printzipioen zintzotasunean eta ordezkatzen duten Herriaren interesen defentsan oinarrituta daudenean, gizartearen babesa jasotzen dute. Eta hori da Catalunyan gertatu dena".

"CiUk lortutako emaitzekin erakusten da gehiengo soziala faltsutzeko xedez  eta hautestontziek eman ez dieten boterea lortzeko helburuarekin alderdi politikoen artean sortu diren akordioak porrotera kondenatuta daudela ; eta helburu horiekin  oztopoak jartzen dizkiete garapenari, egonkortasun instituzionalari eta gizartearen beraren ongizateari ere" gaineratu du.

Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita "oraindik zalantzarik geratzen bada esango dut ni konbentzituta nagoela hauteskunde emaitza hauek pentsamolde nazionalistaren indartzea suposatzen dutela. Iragana eta oraina duen egitasmoa da; eta atzokoan erakutsi zen moduan, etorkizuna ere badu, Sustraietan, printzipio demokratikoetan, hurbiltasunean eta nork bere interesen defentsan oinarritutako egitasmoa delako".

Amaitzeko gaineratu duenez "Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz emaitza hauek hausnarketa eragin beharko luketela Espainiar Estatuko alderdi biengan; hausnartu egin behar baita Catalunyako eta Euskadiko izate nazionalei konponbidea emateko Estatu ereduaren inguruan, Estatuak ezin baitu estatu aberri anitzaren errealitatea baztertzen jarraitu".

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP