Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/11/30

EAJ-PNBk Kongresuan exijituko du Ertzaintza eta Mossos-ak Schengen sisteman sartzea

Diputatuen Kongresuko Barne gaietarako Batzordeak asteazkenean bertan eztabaidatuko du Emilio Olabarria EAJ-PNVren legebiltzarkideak aurkeztuko duen Ez Legezko Proposamena. Honen bidez Estatuko Gobernuari eskatu zaio Ertzaintza eta Mossos d'Esquadra Schengen Sistemako informazio eta egituran sartzea ahalbidetzea.

rss Ezagutzera eman
Olabarriaren esanetan, polizia talde bi hauek integralak dira eta osoko eskumenak dituzte hiritarren segurtasunean eta gizarte babesean. Beraz, "guztiz egokiak dira" Polizi Nazionalak eta Guardia Zibilak egiten dituzten funtzioak betetzeko. Orduan, guztiz funtsezkoa da  informazioa partekatzeko europar sisteman integratzea.

"Ertzaintzak eta Mossos d'Esquadra  taldeek beren jarduteko aukerak neurri handi batean murriztuta dauzkate eta ondorioz murritzagoa da ematen duten polizi zerbitzua ere, ez baitute Europako estatuz gaindiko egitura polizialen informazioa eta bereziki 1985 urtean sortu zen eta  Espainiar Estatuak 1991eko ekainaren 25ean berretsi zuen Schengen Sistemako informazioa zuzenean jasotzen", azaldu du diputatu jeltzaleak.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP