Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2010/12/10

AHT humano baten alde


Bihar, larunbatean, Abendoaren 11an, Baionan, iraganen den « anti AHT » manifestaldiaren karietan, EAJ-PNBk bere oinarrizko printzipioak berresten ditu :
AHTa biharko Europako garraio molde garrantzitsuenetarik bat segurtatu behar da, jendeen eta merkantzien ibilarazteko gisan.

rss Ezagutzera eman

AHTa BABko hirigunean erregularki gelditu beharko da, abiadura mugatu batean egonez hirigune handi eta ttipietan gelditzeko gisan, « euskal Y »a ren moldean,
Iparraldean, Hegoaldean bezala, trenburdinbidea aurreikusia izan behar da gutti gora behera 180 km orduka ibiliko diren trenentzat eta ez 300 km/orduetan ibiliko direnentzat, RFFk aurreikusten duen bezala, bere eskema orokorretan, hiri handien arteko konekzioetan.

EAJ-PNBk berresten du

- bai, ikerketa sakon, serios eta onargarri bati gaurko burdin bidearen AHT antolaketa bati buruz, aintzinetik, ingurumen, tokiko bizi eta aurrekontuentzat errespetagarriagoa iduri duena
- ez, AHT burdin bide berri bati, bere onargarritasuna ez bada forgatua

EAJ-PNB anti eta pro-AHT-ren ezkema horren kontra da. Eztabaida publikoak ekarri behar lezake gehiago AHT ereduari buruz eta ondorioz, burdin bide motari eta ahal bezain bat dekrispatu AHT ideia hori.

EAJ-PNBk, Hegoaldean, 20 urtez, segurtatu kudeantza metodoa azpimarratzen du, proiektu askoz zailago batekin, lurralde handiago batean, burdin bide español sare gainditu batean eta ondorioz, burdin bide berrien behar gorri batean.
Hegoaldean, « euskal Y »a ren lanak hasiak dira gizarte adostasun zabal batean, Iparraldean, proiektu hori oso korrapilatsua egoiten delarik, oraindik.

EAJ-PNBk galdegiten du Akitania Herrialdeari gardentasun handiena diruztatzen duen ikerketaz gai honi buruz Iparraldean, Berde-Alderdi Zozialista akordioaren ondotik.
EAJ-PNBk galdegiten du Pirineo Atlantikako departamenduari lankidetza bat bere diru eta ahalmen teknikoak eskainiz ikerketa ahal bezain bat sakondu batentzat.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP