Artxibak
2010/12/21
Ez Aurore Martin-en extradizioari
Aurore Martin-en aurkako Español Justiziaren euroagindua hainbat kezka eta galdeak pausatzen ditu.
Orain arte, EAJ-PNB ez da bateratu Batasuna-ko militantearen alde izan den proteztazio mugimenduan, gure Alderdiak ez baitu nahasia izan nahi Giza Eskubideen defentsen erlatibotasuna erakusten duen mugimendu bati. Beti danik, EAJ-PNBk bortitzkeri mota guziak arbuiatu ditu zalantzarik ezarri gabe, bereziki hilketak, sekuestrazioak, diru ebasketak, edozoin motako mehatxuak, hiri bortitzkeriak eta ETA-ren txantaiak. Batasunak salatzen ez dituen bortitzkeri mota horiek.
Kasu berezi honetan, estonagarria da ikustea español justiziak Europako agindua Aurore Martin-en aurka baliatzea alderdi politiko legal batean militante baita, hiritarra bezala, delitu segur gabeko bilkura eta manifestaldietan parte hartzea gatik.
Espero dugu frantses Justiziak kasu hori hartzen jakinen duela, bere independentzia eta bere bidezkozaletasuna erakusteko. Europako agindua tresna positiboa da Europako justiziaren baitan ezarria dena banditismo eta nazioarteko mafien aurko borrokatzeko. Bainan tresna hori ez da gaizki baliatua izan behar zergati politiko huts batzuentzat. Frantses hiritarrak, Euskaldunak direlarik ere Oinarrizko Eskubideen babesa ukan behar dute, 1958ko Konstituzioaren berme pean eta Justiziak izan behar den zaintzale eta bermatzaile.
Español justiziak galdegin Euroagindua, Kasazio Korteak baieztatu Pabeko Dei Auzitegiaren erabakia gaizki hartzen dugu. Frantzia bezalako Dretxo Estado batean, pentsatzeko eta manifestatzeko Askatasunak sakratuak dira. Martin andereak Frantziako justiziaren babesa ukan behar du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09