Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2011/05/30

EBBren oharra

EAJ-PNBren hauteskunde arrakasta -ren ondotik, Eusko Autonomi Erkidegoan lehen alderdia izanez jarraituz, bere indartzearekin ere Nafarroan, Nafarroa Bai koalizioaren barnean, EBBk ohar hau adierazi du :

rss Ezagutzera eman
EBBren oharra

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBren Euzkadi Buru Batzarrak oraindik jarraitzen du hauteskunde emaitzak, izan daitezkeen zioak eta estatu eta herrialde mailan zein udalerri bakoitzean izan diren inguruabarrak baloratzeko prozesuan. Balorazio eta azterketa honen helburuen artean dago, udal eta Batzar Nagusiak osatzeko eta alkate eta Ahaldun Nagusiak aukeratzeko orduan izango duen jarrera finkatzea.

EAJ-PNBren EBBk bere denbora hau kudeatuko du beste alderdi politikoekin hausnarketak eta jarrerak alderatuta. Onartu egiten du esparru bakoitzean talde irabazleak duela elkarrizketei hasiera emateko eskubidea, eta horretarako EAJ-PNB guztiz prest dago planteamenduak eta egitasmoak alderatzeko. Dena dela, EAJ-PNBren EBBk ulertu egiten du azterketa honen eragina Euskadiko Autonomi Erkidego osoaren argazki instituzionalean erori dela, eta beraz, hasiera emango dio Herrialdeetako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekiko elkarrizketa errondari.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP