Artxibak
2011/05/30
« Herrien arteko instituzio koherentziarik ez Iparralde-ko Lurralde Elkargorik gabe »
Herrien arteko instituzioa tresna bat baizik ez da, eta ez berez helburu bat. Zentzua hartzen du elkartasuna, koherentzia eta eragina lurraldeei eta gizarteei ekartzen badizkie, bertako demokraziaren errespetuan. Ipar Euskal Herria araudi hortan ez da salbuespen bat.
Herrien arteko kartaren berrantolakuntzarako proposamenek, Iparraldean zein Biarnoan, Prefetak aurkeztutakoak herrien arteko lankidetzaren batzorde departamentalaren aintzinean, gure partetik, ohar horiek ondorioztatzen dituzte :
1- Herrien artekoen instituzioaren arrazionalizazio eta sinplifikazioa zentzu onean dabiltza. Kasu hori da herrien arteko sindikatu anitzentzat, gaitasun oso teknikoak eta batzuetan lehian direnak ( hondarkinen bilketa eta tratamendua, uraren sanotzea, ikasleen garraioa ...)
2- Herrien arteko lankidetzarako fiskalitate propioa duten Erakunde publikoen karta-ren beregitea (euskal kosta eta Aturri hiri elkargoa eta herri elkargoak) zentzu bat ukanen dute bakarrik bizigune eta lurralde elkartasuna errespetatzen badituzte. Pundu hortan, EAJ-PNBk sustengatzen du Xibero, Baxe Nafarroa, Lapurdi-ko « lurralde historikoen » lankidetza espazio naturalagoak eta koherenteagoak.
3- Lurraldeko koherentziak imposatzen du Xiberoko herri elkargoak Baionako suprefeturaren barrutian lotua izan dadin. Tarnos-eko herri edo geroago Seignanx-eko herri batzuen baliteken integrazioa Baiona hirigune bizigunean, serioski aztertua izan behar da, bidegarritasuna eta gizarteen nahia kontutan hartuak badira. Hirien arteko Elkargoa ez litaike derrigorrez Euskal Herri « herri »aren muga hertsietan sartu beharko, gaur bakarrik onarpen osoa daukana Iparraldeko lurraldea legalki definitzeko.
4- Prefetaren aparteko ahalmenak, 2010ko abenduaren 16eko legeak sortu dituenak, Euskal Herriko herri eta herri elkargoentzat ez dira imposaketa elementuak bilakatu behar. Estadoaren ordezkariak, elkarrizketa eta solasaldiari lehentasuna eman behar die, bereziki politika azpi jokoak badira Iparraldeko instituzio aldarrikapena ahultzeko.
5- EAJ-PNBk hautetsiei eta prefetari galdegiten die zer bilakatuko den Euskal Herri « herria », lurralde mugak zehatzgabeak bihurtzen badira Estadoaren diru engaiamenduak denetan zalantzan ezarriak direlarik, « Euskal Herri 2020aren hitzarmena »ren obratzeari egiazko mehatxuak badirelarik.
Azkenik, EAJ-PNBk orroitarazten du lurralde erreformarik ez dela posible Iparraldean aurreikusi gabe kudeaketa berririk Iparralde mailan : herrien arteko kartaren aldaketa, « herri »aren hiltze programatua, Iparraldearen kokapenaren argitasunaren galtzea Pirineo Atlantikako departamenduaren eremu politiko berrian, Estadoaren diru irabazteko etengabeko nahia lurralde kolektibitateak ahulduz, egunero gehiago erakusten dute negoziazio baten ezinbesteko beharra : « Iparraldeko Lurralde Kolektibitate bat »ena .
Egoitza baten eraikitzea paretetaz hasiz ez da aski bermagarria. Estadoak eta tokiko hautetsiek negoziaketa ibilbide bat sortu behar dute « Iparraldeko Lurralde Kolektibitate » baten lortzeko, ezinbesteko baldintza herrien arteko karta berriz egiteko.
2011ko Maiatzaren 24an
EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarra
EAJ-PNBko herri hautetsiak
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09