Artxibak

2011/06/06

Web gune ustel bat : http://iparralde.org

Web gune honen egileak balentia hain handia dute nun zaila den jakitea ere nor diren. “barbouze”n metodo horiek usaian baliatuak, Frantzian, mugimendu abertzaleen kontra, Iparralde, Korzika Bretania do beste nunbaitetakoen kontra epe motzean sinesgabeak bilakatzen gaituzte. Bainan gerorako beren helburua lortuko ote dute ?

rss Ezagutzera eman

Beren demagogia politikoa eskola zaharreko saltzaileen ele ederrekin konpara genezake. Bezeroa, behin, bi aldiz menturaz, gehiago engainatzen dute, bainan epe luzean, beren bezeroak galtzen dituzte. Liberalismoak ere bere bertuteak dauzka.

Zehaztasun batzu. Web guneak dio : Nationalisme basque ?: Non, merci!! Nous sommes Basques et Français. Argiago horrek erran nahi luke, horiek nortasunak bateratzen lituzketela elgarrekin bizitzeko abertzaleak baztertzen balituzte bezala.

Konzeptuan eta errealitatean, abertzaleen aberria nortasun ainitzen errespetu handiagoa badu Frantses aberriari konparatuz. Frantses podere publikoaren kultur politika uniformizatzearen ondoren, Frantziako hizkuntza guziak hiltze zorian ezarri ditu. Diskurtso ofizialak itxurazko hizkuntz berpiztearen erralitatea estali nahi luke errealitate hori, UNESCOren ikerketak erakutsi duen bezala.

Nazio zibilaren eredu garbiena, Frantses nazioa, hizkuntzaren papela komunikabide tresna bezala mugatzen du, ahalbideratzen duena, besteak beste, jakintzaren helaraztea eta indibiduen promozioa. Tradizionalki, Frantses mespresagarrienak eta erradikalenak Frantziako hizkuntzen aurka Hezkunde Nazionalaren langile publikoak dira. Etnia tendentziako nazioak hizkuntzari beste funkzio bat ere onartzen dio : nortasun eta kultur papela. Hizkuntz eta kulturei buruzko harremana gehienetan errespetuan egiten da, kasu gehienetan, mimetismo efetuari esker. Bestearen hizkuntz eta kulturaren atxikimendua onartzen diot, nere hizkuntza eta kulturari atxikia bainaiz ere. Katalanek okzitandarra onartzen dute, hizkuntz ofiziala bezala, Aran Ibarran. EAJ-PNBk okzitandarra onartzen du bere egitasmo instituzionalean. Kasu batzuetan, harreman hori konfliktiboa da, menpekotasun harreman batean, Yugoslaviako gudaren kasuan adibidez.

Adibideak : Eusko Autonomi Erkidegoan, Eitb-ko komunikabideak, Eusko Jaurlaritzaren talde publikoa elebidunak dira eta 2 hizkuntz ofizialak errespetatzen dituzte : euskara eta gaztelera, erakaskuntza publikoaren sistemak posible egiten du burrasoek beren hizkuntz eredua hauta dezaten : D eredua, erakaskuntza euskaraz, B eredua, euskara eta gaztelaren parekotasuna edo A eredua, erakaskuntza gazteleraz. Iparraldean, komunikabide publikoek, France 3 Euskal Herri edo France Bleu Pays Basque-k euskarari toki oso ttipi bat emaiten diote. Erakaskuntzaren sistemak frantsesezko erakaskuntza edo itxurazko erakaskuntza elebidun publiko bat eskaintzen du. Erakaskuntza publikoan euskara debekatua da. Murgiltze sistema pribatua, ikastolena gaur diruz lagundua da, bainan politika nahikorik gabe. Eskolatzearen baldintzak ezezkorrak dira ikastolentzat. Oztopo nagusia : luzetasuna burrasoen etxe eta erakaskuntza tokiaren artean. Orokorki, ikastolak bakarrik aurkitzen dira Iparraldeko hirigune nagusietan.

Zapaltze eta insultatzeko nahia demagogiaren bidez argiki erakutsia da : gure mugimendu politikoaren sortzailea, Sabino Arana Goiri, Hitler-ari konparatua da, lauburua nazien svastika-ri konparatua edo asimilazio ustel bat egina : abertzaletasuna = hilketa. Sabino Arana Goiri-ren erranak kanpoan botatuak dira testuingurutzerik edo zehaztasunik gabe. Sabino Arana Goiri, EAJ-PNBren sortzaileak lehen euskal abertzaletasun bat eraikitzen du, XIX. mendearen bururatzean, beren oinarriak galtzen zuen Bizkaia batean : fueroen galtzeak, karlismo guduen ondotik, industrializazioa eta imigrazioa Bizkaiko gizarte tradizionala mugitzen dutena. Nortasun hiltze baten beldurra eta iragan ospetsu baten harrotasunean sustraiturik, Sabino Arana Goiri-k baztertze sentimendu bat erakutsi du argiki, garai hartako konzeptuak baliatuz, XIX. mende bururatzearenak.

Zergatik web gunearen egileek ez dute Sabino Arana Goiri-ren erranak agerian ezartzen Bizkaiko español langileen defentsa hartzen duelarik edo ere bere katolizismo babeslatzailea, nazismo paganismoarekin ez duena ezer ikusterik ?

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP