Artxibak
2011/06/17
AHT bat Iparraldearentzat
Joan den egunean, Iparraldean egin duen bisitaren ondoren, Ekologia ministroak ikasten digu goi mailako langile publiko batzuek ikerketa bat ari direla egiten Abiadura Handiko Trenburdinbidearen gainditzeari buruz, bereziki. Hastapen batean, Europako Batasunak aurreikusi zuen orain arteko trenburdinbidea berantolatuz nahikoa izanen zela, Abiadura Handiko Trena-k Iparraldea zeharka dezan.
Aintzinetik hautatua izan zen opzioa, gero baztertua izan da parte hartzaile desmartxa faltsu baten ondotik. Gizarte zibilaren ordezkariek eta hautetsiek opzio aldaketa hortaz uzkur zirenak oposaketa handiago batean sartu dira erantzun gabeziaren ondotik beren eskakizun zilegiei parean. Mesfidantza historia horren ondotik, komunikazioa zentratua da urruntasunean, Estado Zentralaren teknokraziaren ustezko gaitasunarekin. Mespretsuaren hautua jarraitua eta azkartua da oraindik gehiago.
Euskaldunek AHTren kudeaketa seriosaren eskubidea ba ote dute ?
EAJ-PNBk Abiadura Handiko Trenburdinbidearen Europako proiektua defenditzen eta promozionatzen du, Iparraldeko garapen jasangarriaren alde, lehentasuna emanez ezenario zentzuzgoari, orain arteko burdinbidearen berantolaketa, Iparraldean eta dozier horren kudeaketa hurbiltasunari lehentasuna emanez. Azken 20 urteotako, Eusko Autonomi Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren lan metodoaren baitan sustraitzen gira, burdinbide egoera oso ezberdin batean.
EAJ-PNBk ezinbestekoa iduritzen zaio ikerketa sinesgarri baten egitea gaurko burdinbideari buruz, sararaziz eurohiriaren gaurko testuinguruan eta azpiegitura horren uztarketa beste tokiko garraio azpiegiturekin : Baiona-Donostia eurohiriaren aireportua(k), Baiona eta Pasaiako portuak. Mespretsu kasu berri bat : kostaldeko hiru Herri Elkargoek Iparraldeko zeharkatzearen ikerketa bat diruztatu behar dute, 150 000 euroren gastua segurtatuz, Gobernuak Pabeko prefeturaren bidez hori egin behar zuelako, bestalde, Gobernu horrek Iparraldeko Herri Elkargoak eta Iparraldeko Euskaldunak baztertzen dituelarik edozoin erabakitze prozesutik, berak atxikiz erabakiaren monopolioa.
EAJ-PNBk Iparraldearen interesak, erran nahi baita, lurralde eta bere biztanleen interesak defenditzen ditu eta ez zorpean dagoen Réseau Ferrée de France erakunde publikoaren interesak eta ez ere burdinbide frantses presio taldearen indartsuarenak.
Gobernu bat eta lobby bat
Gobernu hau lurralde honen anti-antolaketa konzepzioaren defenditzailea da, lehentasuna emanez hiri handien arteko AHT konexioari, irizpide tekniko bakar bati garrantzia emanez, abiadura oso handiarena justifikatzeko burdinbide berrien aldeko inbertsio berriak. EAJ-PNBk Abiadura Handiko Trena aldarrikatzen du, Ipar zein Hegoaldean, lehentasuna emaiten zaiona hiri ertain eta handien arteko konexioei, tokiko hiri eta baserriko lurraldeak ahal bezain bat ongi konektatzeko.
Inkesta publikoaren garaia eta horrekin egiazko garai erabakigarrena hurbiltzen ari zaigu. Izanen ote dea konfrontazio demokratikoaren garaia bere dimentsio guziekin edo negoziaketarena eta bi aldeen arteko errespetuarena ?
Ipar Buru Batzar
EAJ-PNBko Herri Kontseilariek
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09