Artxibak

2011/11/24

Urkullu: “Orain dela bost hilabete 8.000 boto atera genien. Gaur, beraiek baino 40.000 boto gehiago atera ditugu”.

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur hauteskunde Orokorren emaitzak jakin ondoren Sabin Etxean azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du ezkutatu nahi izan, hauteskunde hauen hasieratik bertatik izan dugun helburua. Gure helburua zen Euskadiko lehen indarra izatea eta legebiltzar taldea osatu ahal izatea.

rss Ezagutzera eman
Urkullu: “Orain dela bost hilabete 8.000 boto atera genien. Gaur, beraiek baino 40.000 boto gehiago atera ditugu”.

ARGAZKIA JAITSI

Gure helburu nagusia zen, eta lortu egin dugu. Beraz, nire poza erakutsi nahi dut eta euskal gizarteari nire esker onik zintzoena adierazi nahi diot, Euzko Alderdi Jeltzalearengan eta hautagai guztiengan jarritako konfiantzagatik. Nire poza eta esker ona hautagai guztiei eta alderdi hau osatzen duten alderdikideei. Lorpen handia erdietsi dugu bipartidismoaren eta sirena kantuen aurrean. Emaitza hau da EAJren ereduari egiten zaion gorazarrea”. Buruzagi abertzaleak gaineratu duenez, “orian dela bost hilabete beraiek baino 8.000 boto gehiago atera genituen. Gaur, beraiek baino 40.000 boto gehiago atera ditugu”.

Urkulluk azpimarratu duenez baita “Alderdi Popularrak gehiengo zabala lortu du Espainian. Orain aukera eta ardura du aldi berria kudeatzeko eta aurreko gehiengo absolutuetako esperientzia txarrak ahazteko. Euskadi  Euskadi da".

" Hala nahi izan du euskal gizarteak, ezberdin pentsatzen eta bozkatzen baitu. Alderdi Popularrari eskatzen diogu heldutasuna eta egoerak eskatzen duen mailan egon dadin, Euskadin aldi berria zabal dezagun. Indarkeriaren zikloa itxi dugu. Gaur da Euskadin benetako eraldaketari ekiteko eguna. Gaur da akordioen aldia hasteko eguna, adimenez jokatzekoa eta partekatutako konponbideena. Hauxe da Euzko Alderdi Jeltzaleak aldi berri honetarako duen konpromisoa ”.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP