Artxibak
2012/01/27
Euskal zentristen Lurralde Elkargoa
Jean Tellechea, EAJ-PNBko kidea, Urruñako zinegotzia eta Beñat Inchauspé, Hazparneko auzapeza eta Kontseilari Orokorrak, Iparraldeko Lurralde Kolektiboaren eztabaidari ekarpen bat aurkeztu dute.
Zentrista munduko zentsibilitate ezberdinetako beste hautetsi batzuk ere dokumento horren edukia sustengatzen dute, proposamen hori baita, « erakunde argi eta errealista, lurralde batean kokatua, eskumen eta ahalbide bereziekin ».
Kontseilu Orokorrean erakunde hortaz eztabaidatu
Kontseilari Orokor bezala, Beñat Inchauspé-k bere Kantonamenduetako kanpainaren engaiamenduak jarraitzen ditu, azpimarratuz « Konseilu Orokorraren bilkura baten zerrenda gaian, proposatzea eztabaida bat izan dadin, gai horri buruz ». « Gogoeta denboratik erabakitze denborarat pasatzen ari gira » gogoan zuelarik, Garapen eta Hautetsi Kontseiluen lana gai honi buruz, jakinez beren jarrera emanen dutela, datorren hilabetean.
Erakunde berezi bat
Kolektibitate honek eskualde eta departamendu baten derrigorrezko eskumenak eskuratuko ditu, bainan ere eskumen bereziak esperimentazio bideari esker. Orohar, eskumen klasikoak dira : ekonomia, garraioak, zerbitzu zozialak, kolegio eta lizeoen arraberritzea. Eskumen bereziak litzateke : euskararen eskualde estatutu bat, Europako fondoen kudeaketa, edo « mugazgaindiko harremanak ».
Desmartxa osagarri bat
Jean Tellechea-k azaldu du: « gure desmartxa osagarria da Batera eta herrien Biltzarrarekin. Kontaktatu ditugu ekimen abiatze hortaz. Batera plataformak paregabeko lana egiten du, mobilizatze gaitasun handi batekin. Gu, maila politikoan lanean ari gira eta zuzenean aktore politikoekin herri honen eskemak aldatuz ».
Erredakzio batzordea – Iparraldeko hautetsiak
Beñat Inchauspé Hazparreko auzapeza eta Kontseilari Orokorra
Alain Dubois Makea-ko auzapeza
Beñat Arrabit Arrosa-ko auzapeza
Frantxoa Lambert Izpura-ko auzapeza
Yves Ugalde Baiona-ko zinegotzia
Georges Barrère Baiona-ko zinegotzia
Jean Baptiste Mortalena Angelu-ko zinegotzi ohia
Richard Beitia Hendaia-ko znegotzia
Jean Tellechea Urruña-ko zinegotzia
Jean Pierre Ibarboure Azkaine-ko zinegotzia
Gaxuxa Elhorga Donibane Lohitzun-eko zinegotzia
Beñat Da Costa Donibane Lohitzune-ko zinegotzia
Iñaki Ibarloza Ziburu-ko zinegotzia
Francis Gellié Ahetze-ko zinegotzia
Christian Noguez Makea-ko zinegotzia
Pako Arizmendi Donibane Garazi-ko zinegotzia
Jean Michel Iribarne Donazaharre-ko zinegotzia
Sustengua :
Pierre Haissaguerre Donamartiri-ko auzapeza
Hazparne Lurralde Herri Elkargoa-ren presidentea
Erredakzio komitea– zozio-professionalak eta abar
Txaro Goikolea EAJ-PNB-ko presidentea - Angelu
Alain Massonde saltzaile aduraduna – Baiona
Jacques St Martin Baiona Iparraldeko komerzio ganbararen presidente ohia– Ahetze
Ramuntxo Camblong Iparraldeko Garapen Kontseiluaren presidente ohia - Angelu
Daniel Camblong Hazparneko zinegotzi ohia- Hazparne
Marielle Aurnague Chiquirin Avokata, Baionako epaitegian - Uharte Garazi
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09