Artxibak
2012/03/29
Deiadarren aldarrikapena-Lurralde estatuto bat
Deaiadarren galdea sustengatzen du EAJ-PNBek eta deitzen du manifestatzera, Baionan, heldu den Martxoaren 31an, euskara ofiziala izan dadin, Ipar Euskal Herrian. Gutienez eskakizun hixtoriko hori beharrezkoa da, gaur egun, egoera kritikoan den euskara salbatzeko.
Munduan zehar ez da hizkuntzen berreskuratzerik ofizialtasunik gabe. Ofizialtasunak sortzen du hizkuntz dretxo bat, garantia emaiten duena euskara erabiltzen ahalko dela alor publiko guzietan eta haurrak euskaraz eskolatzen ahalko direla euskal eskoletan.
Frantziak errefusatzen du oinarrizko hizkuntz dretxo horren ezagupena, baizik eta diskriminaziorik eza segurtatzen duela eskubideen eta eginbeharren berdintasunak.
EAJ-PNBek orroitarazten du beharrezkoa dela pasionerik gabeko hurbiltze bat behar dela gai honendako bai eta legearen bilakaera bat: pakto errepublikarraren ispirituari babes bat emanez, diskriminatze ezari, eta elgar bizitza bat eremuaren errealitatearekin bat eginez.
Ikusiz dezentralizazioko azken legeak, EAJ-PNBek proposatzen du lurralde estatuto esperimental bat euskararendako Ipar Euskalherrian. Proposamen hori aurkeztua izan da Hautetsien Kontseiluari bere lurralde proiektuaren bilakaera instituzionalean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09