Artxibak

2012/04/03

Euskal gizarte tradizionala

Maite Lafourcade-k bere azken liburua « euskal gizarte tradizionala » aurkezten du : Maiatzaren 11an, ostiralan, arr. 7etan, Donibane Lohitzuneko batzokian

rss Ezagutzera eman

Kodigo Zibilak Frantziako lege oinarriak xutik ezarri ditu. Urrats garrantzitsu bat da frantses Estadoaren batuketa juridikoan, jadanik abiatua Erregeen denboran eta jarraitua errepublika ezberdinetan. Ordezkatzen du ere Estadoko probintzien bizi pribatu eta publikoen antolaketa molde zaharren bururapena.

Euskal probintzi bakotxean Erdi Aro garaian, eguneroko biziaren mail ezberdinen giza harremanak (familia, auzotegia, herria, ibarra, probintzia) antolatzen ziren « for » edo « fueros », lege zaharrekin, gutti idatziak. Testu horiek garrantzia emaiten zuten etxaldeari, familiko etxearen oinarrizko taldeari.

Horren inguruan antolatzen ziren familien hierarkiak, auzoko harremanak, herrien eta probintzien biltzarrak. Batzutan, egitura hori defendiatua zen konflikto moldean noblezia edo errege poderearen aurka.

Gai hortaz aditua den Maite Lafourcade, Lege Doktoreak desagertu mundu hori publiko zabalari ulertgarri bihurtzen du.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP