Artxibak
2012/04/11
Iparraldeko Lurralde Elkargoa zilegitua
EAJ-PNBk poz handirekin hartu du Garapen Kontseiluaren ageria, Lurralde Elkargo berezi baten alde.
Ageri hau zilegitua da gehiengo zabal batez onartua izan baita. Gizarte zibilaren bilakaera baikorra adierazten digu. Hemendik goiti, instituzio aukera hori da lehen lehena izanen. Hautetsiek ez badute oraindik erabakirik hartu, Lurralde Elkargoaren aldeko mugimendu ofiziala hasia da.
EAJ-PNBk azpimarratzen du bere proiektu instituzionala, 2002an aurkeztua eta 2009an gaurkotua , bat egiten duela zuzen zuzenean Garapen Kontseiluak hartutako erabakiarekin. Segur gira, bizikor egitasmo hori departamendu eta eskualdeen eskumenak eta esperimentatzeko gaitasunak ukan behar dituela :
- jendeen bizia errexteko : toki bakarra dirua galdegiteko
- eraginkorrago izaiteko : garraioen sarea kudeatzeko, lizeo eta kolegioen kudeaketa amankomuna, tokiko garapen ekonomikoa eta mugagaindizkoa …
- bultzatu egiazko lankidetza Europako bi eskualde nagusiekin : Eusko Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa
- lur funtsaren aldeko politikak, Europako Fondoen kudeaketarentzat eta euskararen aldeko eskualde estatutuarentzat
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09