Artxibak

2012/05/29

Zorroztasun guttiago eta eraginkortasun gehiago !

Jean Tellechea eta Xabi Etcheverry elgar ezagutu dira Estia-ko ingenieritza eskolan, Bidart-en, egina « Hegoaldean bezala, pertsona kalifikatuak sortzeko eta formatzeko gai izanen direnak gero tokiko iharduera eta lana bultzatzeko. » Jean eta Xabi, tokiko garapenaren filosofia horrekilan bat egiten dute.

rss Ezagutzera eman
Zorroztasun guttiago eta eraginkortasun gehiago !

ARGAZKIA JAITSI

Urruñako Jean Tellechea Hendaiako lantegi baten zuzendari industriala da. Xabi Etcheverry-k denboran Fonderie des Mousserolles hartu zuen eta gaur 50 enpleguko lantegi bat kudeatzen du. Berak bizi izan du « politika nahigabezia industriaren alde ».

Lan eta etxeko tokiak hurbildu

Eraginkortasuna posible da tokiko antolaketa on bati esker. « Iparraldeko %60en aktiboek ibilgailua hartzen dute beren biziko herria utziz lanerat joaiteko. Euskal kostaldea eta bereziki BABko hiriek bereganatzen dute enplegu gehienak. Garraio amankomun publikoak garatu aintzin, Jean eta Xabi-k helburu bat finkatzen dute, garapen iraunkorrarekin arras bateragarri : etxe eta laneko guneak hurbildu. Xede hori ez da Herri Elkargo baten mailan egiten ahal, bainan bai Iparralde mailan. Berdin, tokiko salerosketak garatzeko. Urgentzia da Iparraldeko Lurralde Elkargo baten sortzea behar den eremuan lan egiteko.

AHT gaizki azaldua

AHT eztabaidaren karietan, Jean Tellechea-k berretsi du Europako Ipar eta Hegoaldeko parteen lotzeko beharra, bainan, hemen, egitasmo horren ekarpena Iparraldearentzat eta burdin berri baten beharra ez dira oraindik azalduak izan. « Galdegiten digute 70 milioi euro ordaintzea Tours-Bordeaux zatia diruztatzeko, inbertsio horren itzulirik gabe. Ze diru xahutzea ! Hemen 100 ha lur sor daiteke gune industrialen eraikitzeko, erran nahi baita, 5000 eta 10000 arteko enplegu sort daitekenak Iparraldean ! » Adibide horiek eta beste batzu aterabideak dira eraginkortasun beharrari erantzunez.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP