Artxibak

2012/07/06

Ikurriñaren pesta, Uztailaren 14an, Iñigo Urkullu-rekin

rss Ezagutzera eman
Ikurriñaren pesta, Uztailaren 14an, Iñigo Urkullu-rekin

ARGAZKIA JAITSI

Heldu den Uztailaren 14an Ikurriña pestaren 3. edizioa iraganen da. Ikurriña, gure euskal bandera lehen aldikotz publikoki aurkeztua izan da 1894aren Uztailaren 14an. Ikurriña, Arana Goiri anaiak asmaturik, JELaren grafismoa da :
Jaungoikoa (gurutze xuria) eta Lege Zaharra (St André-ren gurutze berdea) berehalako arrakasta ukan du, Iparraldean ere.

Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak gomit dira Iparralde, Nafarroa eta Eusko Autonomi Erkidegoaren arteko Larruneko kaskora, euskaldunen batasuna ospatzeko. Bakotxa oinez edo trenez kaskora iraganen da.

Hitzordua goizeko 11etatik goiti Larruneko kaskoan. Mitina oren batean, Jean Aniotzbehere, Donibaneko biltzarraren presidentearekin eta Iñigo Urkullu, EAJ-PNBko aberri presidentearekin.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP