Artxibak

2012/07/06

Nun da kudeatzailea ?

Jean Tellechea eta Pako Arizmendi-k beren gogoetaldia eskaini dute aktualitate ekonomikoari buruz, bereziki , Baxe Nafarroa-n, Indar elkarteari buruz. « ikuspegi ekonomiko eta politikoa badute », bakotxak industrial eta Herri Kontseilari esperientsiak bateratzen baitituzte.

rss Ezagutzera eman
Nun da kudeatzailea ?

ARGAZKIA JAITSI

Indar, adierazgarria

Jean Tellechea-k « alarma »seinalea jotzen du. « Indar adierazgarria da, lehen Baionako Komerzio Ganbarak kudeatzen zuen animazio ekonomikoa desagertzen ari baita. Gu, industrialak eguneroko arazoetan hartuak gira eta ez da gehiago nehor jiten gure ikusterat eta gure sustengatzerat. Urtez urte, enpresendako Teknologi zentro bat hetsi da, CCIk sortu enpresa sustengatzaile bat desegin da. Indar edo Xiberoan, Odace bezalako zentro sustengatzaileak ahalbide mugatuak dituzte ».

Georges Labazée-ren nahikeri eskasa

Pako Arizmendi-rentzat, « Indar-en gaurko lana ez da zalantzan, animatzaileak mugitzen dira. Animazio ekonomikoaren ahalak ttipiegi dira ». Georges Labazée eta Kontseilu Orokorraren nahikeri politiko eskasa salatzen dute.Bere aldetik, Akitania Eskualdek lehentasuna emaiten dio Gironde-ko garapenari. Pako Arizmendi-rentzat,  « 15 000€ko berehalako arazoa zentzugabekoa da ikusiz garapen ekonomikoaren  garrantzia . 15000€ ez litzateke deusik izan behar gaia ikusiz. »

Europa mailako herrialde bat

Hautetsien Kontseiluak gogoetaldi bat egiten du Iparraldeko Lurralde Elkargoaren eskumenei buruz. Jean Tellechea-k dio : « krisialdiaren gainditzeko tresnak desagertzen dira. Hautetsien Kontseiluak ez du beste alternatibarik. Orain kontutan hartu behar du animazio ekonomikoa Iparraldeko biharko Erakundearen eskumenetan. Iparraldeko Garapen Agentzia bat behar dugu mail onean lanean hartzeko. Gure helburua izan behar da Europa mailako herrialde bat bilakatzea ».

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP