Artxibak

2012/09/12

Erantzuna eman behar hainbat galdeei

Sartzeko prentsaurrekoaren karietan, EAJ-PNBk gaurko gai ezberdinak aipatu ditu. Azken Hautetsi Kontseilu Biltzar Nagusiaren ondotik, « bozka gehiengo zabal bat Iparraldeko Lurralde Elkargoaren alde izan da », nahiz eta « zozialista batzuentzat, politikaren azpiegituraren interesa interes orokorra baino garrantzitsuagoa izan den ». « gorestu behar da gizarte eragileek eraman duten lan kolektiboa egitasmo gogoetatsu eta kontsentsuala eramaiteko. »

rss Ezagutzera eman

EAJ-PNBk bere determinazioa Lurralde Elkargoaren alde  berriz adierazten du. Lurralde Elkargo horrek Eskualde Kontseilu eta Kontseilu Orokorraren  lekuak har lezake eraginkortasun gehiago irabaziz. 

Gobernuaren neurriak bizi ekonomikoaren erritmoa segurtatzen dute. Jean Tellechea-k deitoratu du « ordu gehiengo desfikalizazioaren desagerpena. Iparraldeko enpresa ttipientzat neurri arrazoindu bakarra zen langileen erospen ahala goratzeko ». Bestalde, zoritxarrez Iparraldea baztertua da alokatzeen zaintzapeaz.

Estadoko egiturazko egitasmoak parte bat eskualdeetan oinarrituak izanen dira. Zoritxarrez Akitaniak Girondan egiten ditu bere inbertsio gehienak. 

EAJ-PNBk galdegiten du ere zinezko eztabaida bat bultzatua izan dadin homosexual bikote eta adopzioari buruz, lasterregi ez joaiteko.

Inkesta zoziolinguistikoak erakusten du adierazle guziak gorrian direla, Iparraldean : hiztun kopuruaren beherapena, euskaldunen hizkuntz gaitasunaren galtzea beren bizian, familia helarazpen ttipiena, euskarari buruzko iritzi gero ta ezezkorra. Zinezko nahikunde politiko azkarra egiazko hizkuntz politika baten alde behar dugu. Gaur 10€ biztanleka xahutua delarik Iparraldean, Eusko Autonomi Erkidegoan 44€ biztanleka emaiten dute beren hizkuntz politikarentzat.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP