Artxibak

2012/10/01

Sustengua France 3 Euskal Herri-ri

EAJ-PNBk gogorki salatzen du France 3 Euskal Herri-ko tokiko berri emankizuna ez eskaintzea 3 astez, ondoko oporretan. Neurri hau sentsibiltate hutsa erakusten du. France 3-ren lehentasunak ez dira hurbilketan, France 3 bere izaeran izan behar lukelarik eskualdeen katea.

rss Ezagutzera eman
Sustengua France 3 Euskal Herri-ri

ARGAZKIA JAITSI

Diru pixka bat irabazteko orduan, France 3-ren zuzendaritzak tokiko kateen emankizunak ezeztatzea ez du dudarik ukaiten. Iparraldeko berezitasuna , hemengo tokiko katearen emankizuna biziki begiratua izanez, ez da batere kontutan hartua eta ahantzia da neurri teknokratiko orokorretan. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko zerga ordaintzaleak kaltetuak izanen dira. Beren zergen bidez ez dute beren lurraldeko informaziorik ukanen.

Euskal Herri 2010eko gogoetaldiaren denboran jadanik izan zen tokiko telebista baten egitasmoa, ondorio gaberik egon zena. EAJ-PNB, Iparralde mailako egiazko telebista publiko baten alde da, Euskal Telebistaren lankidetzarekin.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP