Artxibak
2012/10/05
Hurbilezko saltokia zain dezagun !
EAJ-PNB kezkatzen da eremu handiko saltoki eskaintzaren gorakada ikaragarriaz heldu diren urteetan : Ikea-ko merkatal zentroa,Ondres-eko « allées shopping »-a, euskal kostaldeko supermerkatuen handitzeak.
Saltoki eskaintza handiegi bat ukanen dugu, kasik 500 000 biztanleriako hirigune batena. Eremu handiko saltokien gudak ez du gaurko komerzio mota ezberdinen oreka hautsi behar. Gaur, hurbilezko saltokiak enean mehatxatuak dira.
Arrisku ezberdinak :
- tokiko saltzaileen egoera zaila bilakatzea beren komerzioaren geroa segurtatu nahi dutelarik
- komerzio enpleguen galtzea eta baldintza txarreko biziak bultzatzea enplegu berri gaizki ordainduekin hirigune horretan etxebizitzen prezioak handiegi direlarik
- tokiko kontsumitzaileen dirua oraindik gehiago kanporat joaitea
- batere edo toki eskasa tokiko ekoizpenentzat eremu handiko saltoki mota horietan
EAJ-PNBk salatzen du arduradun politikoen geroko ikuspegi gabezia, bakotxa bere hiriari pentsatzen baitu, behar litaikeelarik Iparralde osoko funtsaren kudeaketa.
EAJ-PNB berresten du Iparraldeko Lurralde Elkargoaren behar gorria komerzio hirigintzaren kudeatzeko. EAJ-PNBk orroitarazten du Hautetsi eta Garapen Kontseiluen lehentasun kontsentsuala : ekonomi produktiboa sustatzea, industri eta laborariko ekoizpenak bereziki. Hartu norabidea alderantzizkoa da, agusagailuko ekonomiaren azkartzearekin.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09