Artxibak
2012/10/19
Hegoaldeko dinamismo ekonomikoaz baliatu
Hegoaldeko bi enpresa nagusiek munduko merkatuan ehunka milioiko hitzarmen garrantzitsuak lortu dituzte.
Hitzarmen horiek dira hegazkinen motoreak egitea Estadu Batuko airezko enpresa batentzat eta bestea Finlandian, Helsinkin metroko trena xutik ezartzea. Enpresa horiek alor horietan adituak diren tokiko enpresa batzuekin lan eginen dute.
Gaur, kontutan hartzen bada Baiona eta Donostiako Komerzio Ganbarek daramaten harreman baikorra, ez da kasik deusik egiten harremanak eta informazio publikoa zabaltzeko Hegoaldeko lantegien bizi ekonomikoari buruz. Alta, horrelako hitzarmenak, Iparraldeak gutti baliatzen duen Hegoaldeko lantegien dinamismo baten adierazgarriak dira.
EAJ-PNBk galdegiten du ikerketa bat egina izan dadin Iparraldeko lantegiak elkartuak izan daitezen Hegoaldeko Klusterrekin. Neurri horrek aeronotika eta ikusentzunezko alorrak bereziki unkitzen ditu. EAJ-PNBk galdegiten du ere ikerketa bat egitea jakiteko bi Euskal Herrien arteko infomazio bulego baten interesa badenez, lantegien arteko harremanak azkartzeko, eta zergatik ez lantegi berri batzu bultzatzeko Iparraldean. Iparraldeko Lurralde Elkargo batekin lehentasun horiek koka daitezke Garapen Agentzia batean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09