Artxibak
2012/10/24
Lankidetza aro berri bati buruz ?
EAJ-PNBk bere poza erakutsi du Hegoaldeko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzei begira.
Lehen Bizkaian eta Araban, kasik Eh Bildu-ren heinean Gipuzkoan, lehen ere hiru hiriburuetan, Dany Camblong Ipar Buru Batzarraren bozeramaileak berresten du « EAJ-PNBk 383 565 boz lortu ditu, Eh Bildu bigarrenari konparatuz, bozen %10aren aintzina eta 100 000 bozen abantaila lortzen du ». Hauteskundeak pasatu ondoren, Iñigo Urkullu-k solasaldiak abiatu ditu lortzeko « akordio orokor eta zabal bat krisialdiari erantzun baten emaiteko, normalizazio politikoa, elkarbizitza bultzatzeko eta estatutu politiko berri bat sustatzeko. Iraganean, EAJ-PNBk erakutsi du gai zela bizi kalitatea hobetzea eta euskal gizartea euskaldunagoa bilakatzea. Estatutu berriari esker Madrilekin mail berdinean izanen da Euskadi eta ez menpekotasunean, harreman zuzena izanen da Bruselekin, Euskadi aitortua izan dadin Europako nazio bat bezala ».
« Aro berri bat sor daiteke Iparraldea eta Eusko Autonomi Erkidegoaren artean, lankidetza batekin Lurralde Elkargo eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Oso baikorra litzateke Iñigo Urkullu, Lehendakari izaitea mugazgaindiko harremanak bultzatzeko goi mailako ikasketetan, turismoan, industrian, laborantxan eta bizi publikoaren hainbat alorretan ».
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09