Artxibak
2012/10/31
Lurralde Elkargo baten aldeko borroka jarraitzen da
EAJ-PNBk salatzen ditu Valls ministroaren erranak Iparraldeko Lurralde Elkargoaren kontra. Ministroak zalantzan ezartzen du garapen tresna baten eraikitzea terrorismo borrokaren izenean.
Hurbilketa hori onartezina da. Horrek bereziki azpimarratzen du Iparraldea eta bere biztanleei buruzko interes falta handia. 300 000 biztanleko lurralde ttipi honentzat izan den mespresu hau ondorio bezala ukan ditu tokiko ihardokitze ainitz, gizarte eragileen gandik, Garapen Kontseilua bezala eta politika alde ezberdinetako hautetsien gandik ere.
Euskal instituzio historio luze horren azken gertakari hau sekulan baino gehiago Lurralde Elkargo baten behar argia erakusten du. Nortasun eta kudeaketa onen aspektuetatik haratago joanez, azken gertakari honek argiki erakusten du tokiko Euskaldunek dutela gogo handiena lurralde honen alde lanean hartzeko kontutan izanik beren ideia politiko ezberdinak eta beren nortasun sentimendu mailak.
Iparraldeko Lurralde Elkargoaren aldeko borroka aintzina doa tokiko batasun azkar bat behar delarik deserdiratze prozesuaz ardura duen Lebranchu anderearekin abiatu desmartxan jarraitzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09