Artxibak

2012/11/02

Aurore Martin-en atxiloketa adierazgarria da

EAJ-PNBk salatzen du Aurore Martin-en aurka frantses podereak gauzatu MAEa, bere atxiloketa ondorioa izan delarik. EAJ-PNBk bere desadostasun osoa adierazten du Aurore Martin-en Españaratzeari buruz.

rss Ezagutzera eman

Egoera hau oraindik EAJ-PNBk sekulan onartu duen Alderdien legearen ondorioa da ETAri lotzen baititu sistematikoki Ezker abertzaleko militanteak. Auzi mediatiko hau poderearen aldetik baketzearen keinu bat izan behar zen, ETAren borroka armatuaren bururatze testuinguruan.

Neurri gabeko kasua da ikusten delarik Espanian, Aurore Martin-i  zer leporatua zaion, bilkura publikoak Batasuna-rekin, artikulu batzuen agerpena eta zigorpen arriskua, 12 urteko espetxeratzea. Frantses podereak ez du batere kontutan hartu ere oinarrizko eskubideak adierazpen eta biltzeko eskubideak.

EAJ-PNBk erantzukizunari deitzen ditu euskal aktore guziak elkarbizitza eta adixkidetzearen bidea jarraituz, epe motzean deusik ez igurikatuz gobernuen gandik.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP