Artxibak

2012/11/08

Presidenteari idatzi jakiteko

Jean Tellechea, Urruñako hautetsi jeltzalearen inguruan bildurik,Iparraldeko kostalde eta barnekaldeko euskal zentrista hautagai batzuk ekimen bat aurkeztu dute Manuel Valls-en adierazpenen ondotik.

rss Ezagutzera eman
Presidenteari idatzi jakiteko

ARGAZKIA JAITSI

Barne Ministroa Iparraldeko Lurralde Elkargo baten aurka aurkeztu da. Jean Tellechea-k dion bezala : « ETA erakunde aldarrikapenarekin lotzea petto bat izan da, bainan egitasmo horri traba ezkor bat ezartzea huts profesional bat bere lana baita solastatzea eta gero erabakiak hartzea ». Yves Ugalde, « Bayonne par cœur » herriko taldearen buruzagiak zion : « bere taldea sortu zela beste modu batez politika egiteko alderdikeri blokeoak gainditzeko eta kasu hontan Valls jaunak jarrera ezkor hori ukan du ».

Noren izenean mintzo da Valls jauna ?

Euskal zentristek egoera argitu nahi dute eta Jean Tellechea-k galdegiten du « Valls jauna bere izenean edo frantses gobernuaren izenean mintzatzen denez ».Beraz, gogoeta instituzionalaren denboran sortu euskal zentristen sarea honek erabaki du François Hollande, frantses presidenteari idaztea gai honi buruzko jarrera ofiziala ezagutzeko.

Erantzun argiak egitasmo argi batentzat

Alde ezberdinetako 20 hautetsiek jadanik izenpetu dute Estadoko buruzagiari zuzendutako gutuna. Mixel Etchebest, Mauleko auzapezak zehaztatzen du : « hastapen bat baizik ez da, hori da ihardokitze momentoan idatzi gutuna, bainan euskal zentrista familia, tendentzia garrantzitsuena da lurralde huntan eta ondoko egunetan, desmartxa hau zabalduko dugu. Egitasmo argi eta koherente bat badugu, erantzun argi eta koherenteak nahi ditugu ».

Desmartxa baikor bat

Dani Camblong, EAJ-PNBko bozeramaileak aldarrikatu du : « Manuel Valls-en eza borrobilak erakusten du ez duela ezagutzen  Euskal Herriko egoera eta bake prozesua lagundu behar direla. Lurralde Elkargo hau politika eraikikor batean sartzen da gure geroa gure gain hartzeko. Valls jaunak suhiltzaile su-emaile baten erantzuna emaiten du. Bere jarrera onartezina da ».

 

Gutunaren Hautetsi izenpetzaileak

Paco Arizmendi, Herri Kontseilari (EAJ PNB), Donibane Garazi

Benat Arrabit, Arrosako auzapeza (EAJ PNB)

Georges Barrere, Herri Kontseilaria, Baiona

Richard Beitia, Auzapez ordea, Hendaia

Daniel Camblong, Hazparneko herri kontseilari ohia (EAJ-PNB)

Ramuntxo Camblong,Iparraldeko Garapen Kontseiluaren Presidente ohia

Bernard Da Costa, Donibane Lohitzuneko Herri Kontseilaria (EAJ-PNB)

Alain Dubois, Makeako auzapeza

Gaxuxa Elhorga, Donibane Lohitzuneko Herri Kontseilaria (EAJ-PNB)

Michel Etchebest, Mauleko auzapeza

Francis Gellie,  Ahetzeko Herri Kontseilaria (EAJ-PNB)

Pierre Haïçaguerre, Hazparne Lurraldeko Herri Elkargoaren Presidentea eta Donamartiriko auzapeza

Jean Pierre Ibarboure, Azkaineko auzapez ordea (EAJ-PNB)

Inaki Ibarloza, Ziburuko Herri Kontseilaria (EAJ PNB)

Benat Inchauspé, Kontseilari Orokor eta Hazparneko auzapeza

Jean Michel Iribarne, Donazaharreko Herri Kontseilaria (EAJ PNB)

Frantxoa Lambert, Izpurako auzapeza (EAJ PNB)

Jean Baptiste Mortalena, Angeluko auzapez orde ohia

Christian Noguez, Makeako Herri Kontseilaria (EAJ PNB)

Jean Tellechea, Herri Elkargoko ordezkaria eta Urruñako Herri Kontseilaria (EAJ PNB)

Yves Ugalde, Herri Kontseilaria, Baiona

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP