Artxibak
2012/11/22
Eztabaida idekia gelditzen da
EAJ-PNB etsitua da Lebranchu anderea, Desentralizazioaren Ministroaren erranen ondotik, Iparraldeko Lurralde Elkargo baten sortzeko xedea baztertuz, Parisen, Auzapezen Kongresuan. Beraz, Valls, Barne Ministroaren adierazpenekin bat egiten du. Jarrera ezkor hau oraindik gehiago onartezina da jakinez ez dela zergatirik aintzinatzen.
EAJ-PNBk pentsa ezin du Estadoko Buruzagiaren azken erabakia dela ikusiz eztabaida bakarrik orain idekitzen dela gobernu eta tokiko hautetsien artean.
Garapen eta Hautetsi Kontseiluen lanaren gaitzespena da Estadoak egitura horiek hainbeste aldiz eredugarri bezala aurkeztu dituelarik. Ez da balio horien goraipatzea gero beren lana hain larderiatsuki baztertuz.
Bainan, Estadoak Iparraldeko kudeantzari buruzko eztabaida idekia atxikitzen du, erranez Iparraldeko « pays » delako hori azkartu behar dela. Estadoari zor izanen zaio aterabide bereizi baten aurkitzea eztabaida hori jadanik iragan baita urte et’erdi batez hemen eta preseski ondorio bezala Lurralde Elkargoaren egitasmoa agertu da. Hautetsi Kontseiluak bere lana jarraitu behar du anbizio berarekin lurralde honentzat.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09