Artxibak

2013/01/11

Anne Marie Bordes eta Agustin Errotabehere ohoratuak !

EAJ-PNB biziki atxikia da Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko hurbilketan, frangotan ez baitira elgar ezagutzen. Behar horri erantzuteko eta mugazgaindiko harremanak azkartzeko, EAJ-PNBren BABko Biltzarrak eta Lema hilabetekariak erabaki dute mugazgaindiko euskal kazetagintzaren saria eskaintzea.

rss Ezagutzera eman

Sari hori eskainia da lan handia egin duten bi kazetariei Iparraldeko gizarteari kalitatezko informazioa banatuz Hegoaldeko gizarteari buruz. Frantsesezko saria Anne Marie Bordes-ri emana izan zaio eta euskarazkoa Agustin Errotabehere-ri. Ramuntxo Camblong, BABko Biltzarraren presidenteak sari horien eskaintza animatu du. Azpimarratu du «  Anne Marie Bordes-k hainbat urtez Sud Ouest egunkarian eraman du kalitatezko lan seriosa. Kasik bakarrik zen erregularki idazteko Hegoaldeari buruz,  politika, kultur edo ekonomia alorretan. Arbotin sortua, Amikuzen, besteak beste komunikazio tekniketan ikasketak egin ditu. Sud Ouest-etan hasi zen barnekaldeko berriak emanez, eta gero Hegoaldeko aktualitateak banatuz. Agustin Errotabeherek aste guziz idazten du azken urteotan arraberritu den Herria astekarian.  Lan gaitza egiten du informazioa biltzeko eta euskaraz eskaintzeko  Hegoaldeko aktualitatea ».

Anne Marie Bordes-k azpimarratu du « hitzaldi baikorra ez duena ahanztarazi behar 60 hamarkadan aitzindariek eraman lana. Sud Ouest ohartu zen Hegoaldeko informazioaren eskasaz eta lan hori eman zidan. Beti entseatu naiz lan egitea idekidura izpirituarekin eta aurreikuspenik gabe ahal bezain bat xuxen idazteko egunkari batek inposatzen duen erritmo lasterrarekin ».

Agustin Errotabehere-k jakinarazi du « ustegabe goxoa da. Beti atsegina dut idaztea Hegoaldeari buruz. Ohartzen naiz, bi Euskal Herriko gizarteen harremanak azkartzen ari dira eta gero ta galdera handiagoa bada Hegoaldeko berriak ukaiteko ».

Saria hau  ez da bakarrik kalitatezko lan baten ezagupena bainan ere bultzapen bat Agustin-ek Anne Marie-k eta beste talenduzko berriketariek jarrai dezaten abiatu lana, informazio mamitsua eskainiz Hegoaldeko aktualitate aberatsari buruz.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP