Artxibak
2013/02/14
EH Bildu-ren abstenzio estonagarria
EAJ-PNBk ez du ulertzen EH Bilduren abstenzio jarraikia, 3.bozketa baten ondotik presoen sakabanaketaren aurka eta hurbilketaren alde, Eusko Legebiltzarrean.
Proposamen hori onartua izan da EAJ-PNBko Euskolegebiltzarkideen bozeri esker eta deputatu zozialista baten pettoaren ondotik. Petto horren onarpenak ondorio bezala ukanen du 4. bozketa bat. Nola ulert daiteke EH Bilduren abstenzioa ezker abertzaleak karriketan eta bere komunikabideetan etengabe aldarrikatzen dituelarik presoen sakabanaketarekin finitzea eta hurbilketa lehen bailehen gauzatzea ? Badirudi EH Bildu-k bere ekimenak bakarrik onartzen ditu eta errexkiegi gordetzen da biktimismoan.
Euskadi denen artean eraiki behar da, besteen proposamen baikorrak onartuz. EAJ-PNBk galdegiten dio EH Bildu-ri bere ekintzak bere ideiekin bat egin dezatela EAJ-PNBko proposamen alde bozkatuz sakabanaketaren aurka eta hurbilketaren alde, 4. aldiz aurkeztua izanen delarik Eusko Legebiltzarrean.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09