Artxibak

2013/02/14

Iparraldeko lurralde marka bultzatzen duen eskandalua

EAJ-PNBk salatzen du zaldi haragiaren eskandaloa erakusten duena mundializazioaren baldintzei idekia den alor baten menperatzearen zailtasunak.

rss Ezagutzera eman

Herri guzien ikuskatze eraginkor eta banatuak, bereziki Europako Batasunean, eginak izan behar dira lehen bailehen kontsumitzaileak, bainan ere eskandalo horren lehen biktima den baserriko mundua, babesteko. Bainan, bitartekari eta tratularien kopuru handiak, bereziki haragi alorrean, parada emanen die beti bertute gutti dutenei iruzurra egitea. 

EAJ-PNBk orroitarazten du garrantzitsua dela :

-  bitartekarien kopurua ttipitzea salerosketen argitasuna hobetzeko

-  Iparraldeko lurralde marka bultzatzea kalitatea eta segurtasunaren gako bat izan dadin, horniduraren prozesuan eta laborantxako mozkinen ekoizpenean, besteak beste.

-  Tokiko Elkargoak, ekoizle-kontsumitzaileen arteko lotura laburrak garatzen laguntzea kontsumitzaile eta laborantxako ekoizleen arteko harreman komerzial zuzena bermatzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP