Artxibak

2013/02/28

Lur Funtsaren gaiak Iparralde mailako kudeantza behartzen du

Tokiko Lur Funtsaren Erakunde Publikoaren ikerketa baten arabera, lur funtsa baliagarriak oztopatzen du Iparraldeko garapen ekonomikoa.

rss Ezagutzera eman

Aurreikuspen eta lankidetza faltaren gatik ez da aski tokirik handitu edo lekutu nahi duten lantegientzat. Herri Elkargoek baitezpadako aktore publiko garrantzitsuak bilakatu behar dira gai horri irtenbide baten emaiteko. Iparralde mailako koordinazio bat beharrezkoa da ere gaur diren lehiak kentzeko eta osagarritasunak edo harremanak azkartzeko. Garapen ekonomikoa gero ta aktore ezberdinen ardura da, kasu huntan, Herri Elkargoak eta Tokiko Lur Funtsaren Erakunde Publikoa.

EAJ-PNBk galdegiten du Iparralde mailako Agentzia Ekonomikoaren sortzea, politika ekonomiko bateratu bat gauzatuko duena lurralde osoan, gaur aktore bakotxak bere xokoan eramaiten dituzten politiken gabeziak, diru xahutzeak eta kontradikzioak kentzeko.

EAJ-PNBk orroitarazten du Iparraldeko hautetsiek galdegiten duten Lurralde Elkargo baten beharra  hautetsi horiek politika ekonomiko partekatu bat eraman dezaten eta gauzatua izan dadin Agentzia Ekonomiko baten bidez.

EAJ-PNB kezkatua da Iparraldeko Merkatal Ganbara eta Tokiko Lur Funtsaren Erakunde Publikoaren egoeraz, eskualdetuak baitira. Egitura horiek azkenak dira Iparralde mailan ari direnak. Desagertze horien ondotik, Bordele-k erabakiko du zer den Iparraldeko politika ekonomikoa. Iparraldearen kontra dagoen antolaketa hori ez dugu onartzen.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP